Euskal Itsas Museoa

Aurkezpena

Bilduma Museoaren esentzia da. Euskal Itsas Kulturaren ezagupenean sakontzeko baliabiderik nagusiena. Museoko bilduma handitzen doa etengabe, irekia dago beti esanguratsuak diren mota guztietako materialetara: grabatuak, pinturak, argazkiak, posta txartelak, kartelak, metalgrafiak, karta nautikoak, planoak, itsas tresnak, itsasontziak, etnografi objektuak, ondare industrialeko elementuak, itsaspeko arkeologia, etabar.

Museoaren bilduma foru jabetasunekoa da eta, itsasontziak ezik, 2013 ez geroztik Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen zentroan, daude gordeta.

Gaur egun, bilduma 6.000 pieza ingurukoa da.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...