Agenda
.
Bisita gidatua
BIZI DONOSTIAKO PORTUA
Historia. Gastronomia. Arrantza
Irailak 30
Iraupena: 120 min
Ordua: 10:00
Prezioa: 14,50€
Gure portua modu desberdin batean ezagutzera, bizitzera eta dastatzera gonbidatzen zaituztegu, Euskal Itsas Museoko bitartekaritza-taldeak lagunduta.
Bisita honetan, Isturiz I baxurako itsasontzira igoko gara, Donostiako Karmengo Ama Kofradiako baxurako arrantzarako itsasontzi profesionalera. Bertan, Borja Isturiz patroiak denboraldi horretako arrantzan erabiltzen ari den aparailuak, egunez egun erabiltzen duen teknologia eta bere lanbidearen xehetasunak erakutsiko dizkigu.
Amaitzeko, baxurako arrantzan oinarritutako sasoiko elaborazioak dastatuko ditugu Kofradia-Itsas Etxean.