Euskal Itsas Museoa

Museoko denda

20190726-denda001

Museoaren sarreran kokatzen da. Bertan Museoak berak editaturiko hainbat argitalpen (aldi baterako erakusketen liburuak eta katalogoak) eta itsas historiari buruzko liburuak daude salgai. Halaber, lurraldeko artistek eta artisauek – Pott Zeramika, Blai-Artisau Tailerra, Estudio Pasaiarte eta None Super-Heure– diseinaturiko eta sorturiko produktuak erosi daitezke.

Txuriko, uretako txakurra, Jone Urain eta Maite Salutregi keramikagileek eskuz egindako keramikak. Baxurako arrantzontziek uretako txakurra eraman ohi zuten ontzi barruan. Txakur hauek azkarrak eta oso igelari trebeak dira eta arrantzaleari laguntzen zioten uretara jaurtiz, amutik libratzen zen arraina harrapatzeko

URRUTIA, Peio: "Entre el mar y la canción: perros de agua en el puerto donostiarra", Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 6, Untzi Museoa, Donostia, 2009, 535-548. or.

Libe Andres Sarratea disenaitzaile eta artisauak egindako paper birziklatutako koadernoak eta ohialezko tote bag-ak. Berezko diseinuak dituzte, eskuz landutako zigiluekin egindako estanpazioen bidez.

Maria Fernandez artistaren jatorrizko lan piktorikoak erreproduzitzen dituzten koadernoak, postatxartelak eta koadroak. Itsasoari loturiko diseinuak dira, haietako batzuk Euskal Itsas Museoarentzat propio sorturikoak.

  • None Super-Heure. Donostia (Gipuzkoa)20190726-denda_traineru-ebakigarriak

Paperezko ebakigarriak: traineruak bere eskifaiekin eta Donostiako portuko eraikinak. Jone Lizarralde diseinatzaileak prestaturiko kit-ak, koloretako eta koloreztatzeko txuri beltzeko materialez osaturik.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...