Euskal Itsas Museoa

Musealiak

musealiak_fotor

Memoria gara, etorkizuna gara

Musealiak gunean, Gordailuaren bildumako erabilera arrunteko objektu baten, brontzezko kanpai baten, bidaiaren berri ematen du.

Zergatik hautatzen ditugu eguneroko bizitzako hainbat objektu etorkizunerako gordetzeko, eta besteak ez? Zergatik erabilgarria ez den itsasontzi bateko kanpaia bat sar daiteke museo baten bilduman?  

Gai hauek, zalantzarik gabe, etorkizuneko gizartearentzat baliagarri izango dena salbatzen diharduten museo eta ondare zentroen funtzioen barruan daude. Baina ez da soilik beraien ardura, edonork oinordetzan jaso duen kultur ondarea ezagutu eta zaindu behar du.

musealiak_fotor

Musealiak, partekatutako proiektua bat da, ondarea denok egiten baitugu. Euskal Itsas Museoan aurkezten dizuegun pieza guztiok ondarea eraikitzearen adibide argia da. Brontzezko kanpai bat da, 1869an Poonah izeneko belaontzi ingeles batentzat egina, Indiatik Hego Afrikara eta Karibera pertsonak eramaten zituena azukre sailetan lan egiteko. Urte batzuk geroago, Kanadan hondoratu zen, eta Juan Gonzalezek erreskatatu zuen, 1991n, “Olagorta” ontzian arrantzan zegoelarik. Kanpai honek, azkenean, 2012an aurkituko du bere azken etxea, Juan Gonzalezek Untzi Museoari, gaur egungo Euskal Itsas Museoari, pieza eman eta Gordailuaren funtsen zati izatera pasa zenean.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...