Bere inauguraziotik, 1991an, 2007 arte Museoaren bi solairu nagusietan erakusketa iraunkorra egon zen ikusgai. Euskal Herriak itsasoarekin izan duen harremanaren ikuspegi orokorra ematen zen bertan, arreta berezia untzingintzari eskainiz.
2007an museo plangintza aldatzen da: erakusketa iraunkorrerako erabiltzen ziren bi solairu nagusiak, iraupen luzeko aldi baterako erakusketentzat espazio bihurtzen dira.
Egindako aldi baterako erakusketen zerrenda hauxe da:
Erakusketa 2019ko urriaren 13 arte luzatuko da (2019ko apirilaren 3tik irailaren 29 arte)
Euskal Itsas Museoak Juan de Alcega aldarrikatu nahi du, oroimenak ahaztu duen Gipuzkoako lehen mailako pertsonaia. Berea baita Europa osoan estreinengoz argitaratutako joskintzari buruzko liburua: Libro de geometria, pratica y traça, el qual trata de lo tocante al officio de sastre. Madrilen argitaratu zen 1580an eta bigarren aldiz 1589an.
Gehiago irakurri...Del 27 de noviembre de 2019 al 10 enero de 2021
El mérito de haber realizado la primera vuelta al mundo se ha atribuido a distintos personajes históricos. Son tres los principales candidatos: Francis Drake, Fernando de Magallanes y Juan Sebastián de Elcano. Por primera vez, esta exposición da a conocer el transcendental papel de Elcano y de la aportación vasca a la Primera Vuelta al Mundo (1519-1522), uno de los grandes acontecimientos de la historia de la humanidad.
Gehiago irakurri...2019ko abuztuaren 28tik irailaren 10 arte
2017. urtean hasitako egistamoari jarraipena emanez, Euskal Itsas Museoak eta Aquariumek #KONTXA100 (Duela 100 urteko estropadak) kultura proiektuaren edizio berria jarri dugu martxan.
Gehiago irakurri...LONJA erakustaretoa Euskal Itsas Museoko behe solairuan kokatzen da. Albaolak dinamizatutako espazio bizia da eta San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntza prozesuarekin zerikusia duten hainbat tresna eraiki, gorde eta erakusten dira bertan: upelak, arraunak, txalupak, etab.
Gehiago irakurri...2019ko uztailaren 4tik irailaren 29 arte
Ganbara aretoak itsasoari loturiko eskulturen erakusketa kolektiboa hartzen du. Erakusketan gaur egungo sei artisten obrak ikus daitezke: Guillermo Olmo, María Cueto, Marijose Recalde, Dora Salazar, Gotzon Huegun eta Régis Pochelu.
Gehiago irakurri...2019ko apirilaren 3tik ekainaren 23 arte
“Ni, traidorea” erakusketa proiektuarekin Juan Aizpitartek Lope de Aguirre pertsonaiaren inguruan landu duen interpretazioaren eta Amazonas ibaiaren inguruan El Doradoren bila egindako esplorazio-bidaiako gertaera historikoen arteko elkarrizketa interaktibo bat proposatzen dugu Euskal Itsas Museotik.
Gehiago irakurri...Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)
Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara
Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.
Ordutegia, tarifak, taldeak...