2018ko martxoaren 8tk irailaren 30era
Erakusketa honen bidez, Untzi Museoak gogora ekartzen du gure itsas historiaren atal bat, ia ezagutu ere egiten ez dena: Ipar Ameriketako hamahiru kolonia britainiarrek, 1776an bere independentzia lortzeko Britainia Handiaren aurkako borrokan Euskal Herritik jasotako laguntza.
Kolonoek Europako hainbat nazioren laguntza jaso zuten. Testuinguru horretan, euskal portuetatik, batez ere Bilbotik, armak, munizioa, uniformeak eta laguntza teknikoa eman zitzaizkien, euskal merkatariek kolonia britainiarretako merkatariekin jada ezarrita zituzten merkataritzako eta kontrabandoko bideak erabiliz. Laguntza hori erabakigarria izan zen independentzia aldarrikatzen zutenen garaipenerako.
Izan ere, gure lurraldean, aduana egoera onuragarriaz gain, hainbat faktore zeuden, zeinak eragin baitzuten harreman bizi bat sortzea itsasoaren beste aldeko nazioekin, funtsezkoa Independentzia Gerraren amaierarako, hala nola Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarraren norabidea, euskal merkatarien eta iparramerikarren arteko harreman estuak, eta gerrarako estrategikoak ziren ondasunen fabrikazioan espezializatutako ekoizpen sektore garrantzitsua (armagintza eta ontzigintza).
Azpimarragarria da Soraluzeko Armen Errege Fabrikak eta Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarrak laguntza horretan izan zuten garrantzia eta protagonismoa, haiek izan baitziren nazioarteko gatazka horretan behar zituzten baliabide beliko gehienen hornitzaileak.
Erakusketan hainbat objektu ikus daitezke: ontzien modeloak, armak, dokumentuak eta material grafiko ugari, jatorrizkoak zein erreprodukioak. Objektu hauetako batzuk Museoaren bidumakoak (Gordailua) dira, eta beste batzuk partikularrek eta erakunde ezberdinek utzitakoak dira, besteak beste, aipa dezakegu Koldo Mitxelena Kulturunea, Aquarium, San Telmo Museoa, Arrmagintza Museoa (Eibar), Hondarribiko Udala eta Association Hermione. Mila esker guztiei bere laguntzagatik.
Doako bisita gidatuak eskaintzen dira erakusketara, publiko orokorrari zuzenduak, astearteetan eta asteazkenetan, lan egunetan: 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gazteleraz. Ez da erreserbarik behar, lekua bete arte.
L'Hermione fragataren bisita Pasaiko Itsas Festibalan
Untzi Museoak, Pasaian,2018ko maiatzaren 17tik eta 21era ospatuko den Itsas Festibalaren alderdi kulturala aberastuko duten ekimen ezberdinetan dihardu lanean. Erakusketa hau ekimen hauetako bat da, L'Hermione fragata historikoaren erreplikaren bisita hobeto ulertzen eta testuinguruan jartzen lagunduko digu eta. Izan ere, La Fayette markesa, 1780an, L'Hermionen fragatan ontziratu zen, Estatu Batuetarako bigarren bidaian, matxinatu amerikarrekin bat egin eta independentziaren alde borroka egiteko , Zoriontasunaren bila.
“Zoriontasunaren sekretua askatasuna da... eta askatasunaren sekretua kemena da”. Thucydides
ALBERDI LONBIDE, Xabier
Zoriontasunaren bilaketa. Euskal ekarpena AEBko independentziari
Untzi Museoa, Donostia, 2018, 63 or., ir.
2,00 €
Bisita gidatuak erakusketara:
Doako hitzaldiak:
Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)
Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara
Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.
Ordutegia, tarifak, taldeak...