2018ko ekainaren 8tik irailaren 30 arte
Erakusketa honen bidez, Untzi Museoak Ricardo Ugarte Zubiarrainen ekoizpen artistikoaren zati bat biltzen du, itsasoari lotutako obraren zati bat, zehazki.
ITSASOA, unibertso alegoriko aberats baten gisan, beti egon izan da presente Ricardo Ugarteren obran. Erakusketa honetan, eskultura eta obra grafikoen bidez, Pasaiako eskultoreak kontakizun bat osatzen du askotariko itsas elementuekin: mutiloiak, aingurak, txopa gazteluak, brankak, belak, etab. Bilduma honetan, espresioaren soiltasuna gailentzen da, sintesian eta neurritasunean oinarritutako sorkuntza prozesuaren emaitza gisa. Joera hori landu izan du artistak bere ibilbidean osoan, hainbat diziplinatan.
“RICARDO UGARTE DE ZUBIARRAIN. Itsasbide eskultorikoa” erakusketarekin batera argaitaratu den liburuak, itsas gaietako obrak jasotzen ditu eta baita artista beraren kontaketa ere. Erakusketa Donostiako portuan eta Museoko kanpokaldean jarri diren bi eskultura handirekin osatzen da.
Proiektu honetan Kutxa Fundazioaren laguntza izan dugu, eta erakunde honekin kultura dinamizazio jarduerak antolatuko ditugu Donostia Ezagutu egitasmoaren barruan.
ZZ.EE
Ricardo Ugarte de Zubiarrain. Itsasbide eskultorikoa
Untzi Museoa, Donostia, 2018, 64. or., ir.
ISBN 978-84-09-01764-5
7 €
Bisita gidatuak erakusketara:
Erakusketa ikusteko doako bisita gidatuak eskainiko zaizkie herritar guztiei, astearte eta asteazkenetan: 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Ez da aldez aurretik erreserba egin behar.
Asteartetik ostiralera, taldeei zuzenduak. Talde bakoitzaren beharretara egokitutako bisitaldiak. Iraupena: 60 minutu. Aldez aurretik erreserba egin behar da.
Doako hitzaldiak:
Edorta Kortadi Olanoren hitzaldia, Ricardo Ugarteren laguntzarekin. Iraupena: 60 min. Hizkuntza: Gaztelera. Sarrera librea, lekua bete arte.
Maria Soledad Alvarezen hitzaldia, Ricardo Ugarteren ibilbide artistikoari buruzkoa, eskultorearean laguntzarekin. Iraupena: 60 min. Hizkuntza: Gaztelera. Sarrera librea, lekua bete arte.
Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)
Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara
Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.
Ordutegia, tarifak, taldeak...