Euskal Itsas Museoa

1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea

expo1813

2013ko ekainaren 29tik 2014ko urtarrilaren 7ra arte

1813ko abuztuaren 31an Donostiako hiria, frantziarrek hartuta, arpilatu eta suntsitu zuten indar britainiar eta portugaldarrek. Bigarren mendeurrenaren inguruan, 1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea erakusketarekin hausnarketa zabalago bat egiten da, Frantziako iraultzatik hasi eta gerra napoleonikoen amaierara arteko aldia aztertzeko.

Erakusketa San Telmo Museoan eta Untzi Museoan egongo da ikusgai, beste bi erakusketa jarriko dira, horien osagarri: hitzaurre gisara, Baionako Euskal Museoan, 1793. Konbentzio gerra izenekoa eta, epilogo gisara, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan, 1823. San Luisen Ehun Mila Semeak izenekoa.

San Telmo Museoan eta Untzi Museoan ikusgai egongo den erakusketa bederatzi kapitulutan egituratuta dago: Historia, Lurraldeak, Ikurrak, Miliziak, Hildakoak, Ekonomia, Hiria eta Itunak. Lehen zazpi atalak San Telmo Museoan egongo dira ikusgai, eta azken biak Untzi Museoan.

Bake-ituna Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren proiektu bat da. Haren programak ikus-kulturaren historiaren garapen bat proposatzen du, zuzenbideak, artegintzak eta bakearen adierazpenek osatutako berariazko triangeluan txertaturik. Indarkeriaren, gerraren eta krimenaren amaierari buruzko hausnarketa da, errealitatea agortzen duten eta mundua bizitzeko moduko leku egitea eragozten diguten gertakizunak diren aldetik.

1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea, bere lehen aurkezpena, DSS2016 Fundazioak eta San Telmo Museoak egin dute, ondorengoen koprodukzioarekin: Donostiako Untzi Museoa eta Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea, eta Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoa; eta ondorengoen laguntzarekin: Baionako Euskal Museoa, Madrilgo Kalkografia eta Liburutegi Nazionala, Prado Museoa eta Reina Sofia Arte Zentro Museo Nazionala.

Bisitak eta jarduerak

Untzi Museoak aldi baterako erakusketa honen inguruan bisita eta jarduera-programa zabala eskaintzen du.

"1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea" erakusketa SanTelmo Museoan eta Untzi Museoan garatzen denez, bi museoen arteko eskaintza bateratua adostu da:

  • Sarrera bateratua erakusketara. San Telmo Museoa + Untzi Museoa. Prezioa: 5€ orokorra eta 3 € murriztua • Erreserbarik gabe
  • Bisita bateratua erakusketara. San Telmo Museoa + Untzi Museoa. Larunbatetan, 12:00etan euskaraz / 17:00etan gazteleraz • Iraupena: 120 min • Prezioa: 5€ orokorra eta 3 € murriztua • Erreserbarik gabe

Difusiorako materiala

Katalogo gida

1813portada

 

ERASO BELOKI, Santiago (zuz.); ROMERO, Pedro G. (komis.): 1793. Konbentzio gerra; 1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea; 1823. San Luisen Ehun Mila Semeak, 2013.

5 €

  

 

Argazki Galeria

Bideoak

https://vimeo.com/71561366

https://vimeo.com/73620037

 

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...