Euskal Itsas Museoa

Euskaldunak eta Pazifikoa. Andres Urdanetaren omenez

euskaldunakartela

2008/12/23 - 2011/03/20

Erakusketa honen helburua Ozeano Barean izandako euskal presentziaren historia aditzera ematea da ezen, besteak beste, Filipinar uharteetan, Japonen, Amerikako kontinenteko mendebaldeko kostalde inguruan eta Txina hegoaldeko kostaldeko lurretan gauzatu zen.

Erakusketak azaldu egiten du euskaldunek nabigazio eta merkataritzarako ibilbide berriak esploratzen eta deskubritzen betetako eginkizun garrantzitsua, ekonomian, zientzia eta kultur arloan, administrazioan eta erlijio kontuetan izan zuten jarduera biziarekin batera.

Garapen kronologikoak XVI. mendetik, hots, deskubrimenduen garaitik (atal batzuk Juan Sebastian Elkano, Andres Urdaneta eta Migel Lopez de Legazpiri daude eskainita) gaur egun arte hartzen du, eta Asiarekiko merkataritzako trukeak, euskal enpresak Txinan finkatzea eta jatorri horretako etorkinak Euskal Herrira iristea aipatzen ditu.

Edukiak

Erakusketaren atalak:

  1. Historiaren eta fabulazioaren artean (Sarrera).
  2. Lehen Mundu Bira (Magallaes-Elkano).
  3. Filipinen konkista eta itzulerako bidaia (Urdaneta-Lopez de Legazpi).
  4. Gurutzea, ezpata eta jakintza.
  5. Manilako Galeoia.
  6. Filipinetako Errege Konpainia.
  7. Bonetxea eta Ilustrazioko beste marinel batzuk.
  8. Negozioa, Milizia eta Misioa (XIX. mendea).
  9. Enpresariak, gerrillariak eta pilotariak (XX. mendea).
  10. Asia Ekialdearekiko harremanak XXI. mendean

Bideoak

Erakusketan ikus daitezken ikus-entzunekoak:

  1. Bidaia handia. 3´.
  2. "Elkanoren eskaintza"1´30''.
  3. Itzulerako bidaia. 2' 30''.
  4. Simon Anda eta Filipinar uharteen defentsa. 2' 30''
  5. Manuel Agoteren egunkariak (1779-1797). 3'
  6. Euskal pilota Ekialde Urrunean. 3'
  7. Asiarekin erlazio ekonomikoak. 2' 30''

Difusiorako materiala

Liburua

UNSAIN, J.M. (ed.)

Euskaldunak eta Pazifikoa. Andres Urdanetaren omenez

Donostia-San Sebastián, 2009. ISBN 978-84-613-5167-1

25 €

 

 

Argazki galeria

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...