Euskal Itsas Museoa

Euzkadiko Gudontzidia, 1936-39

marinakartela

1998/12/18 - 1999/03/07

Euzkadiko Gudontzidia unitate militar berezia izan zen, 1936-39ko Gerra Zibilean parte hartu zuten gudu talde bitxienetakoa baina ez, ordea, ezagunenetakoa.

1936ko urrian sortu zen, Armada Errepublikarrari Euskadiko itsasaldeko trafikoa eta arrantzuntziak babesten laguntzeko sortu ere. Baita euskal portuetarako sarrerak minetatik garbi izateko ere. Ontziotako tripulatzaileak bolondresak ziren, berez merkantzi ontzietan eta arrantzakoetan zebiltzan itsasgizonak ziren, prestakuntza militar gutxikoak edo batere gabekoak baina lanean gogotik, disziplina eta motibazio haundiarekin, aritzeko prest zeudenak.

Abenduaren 18tik martxoaren 7a arte iraun zuen erakusketak. Euzkadiko Gudontzidiaren historia zuen gaia eta olio lan, argazki, hormirudi, maketa, arma eta era askotako agiriek osatzen zuten. Gipuzkoako Erasoaldiarekin hasten zen erakusketa hau; ondoren matxinatutako ejerzitoak euskal kostaldeko herriak hartu zituenekoa kontatzen zen. Gero, Euzkadiko Gudontzidiaren sorrera, ezaugarri eta egintzak azaltzen ziren, Jaurlaritzaren Gudontzidiaren amaiera eta Gerra Zibilarena ekartzen zituen gogora azken atalak.

Ikusentzutekoak ere eskaintzen zituen erakusketak. Museoko lehen solairuko bideo gelan bi laburmetraia ikus zitezkeeen Euzkadiko Gudontzidiari buruz: Ikuska 17 (1983) eta Los bous vascos, 1936-37 (1991), Pedro Sota eta Juan Pardo-k eginak hurrenez hurren.

Difusiorako materiala

Liburua

Pardo San Gil, Juan

Euzkadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi (1936-39)

Untzi Museoa, Donostia, 2008 (2ª arg.)

ISBN 978-84-930344-0-5

15 €

Galería Multimedia

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...