Agenda

ERAKUSKETA

TROMELIN

2022ko urtarriletik aurrera

1760ko azaroan Utile, Ekialdeko Indietako Konpainia Frantsesaren ontzia, Baionan eraiki eta tresnatua, Frantziako uharterantz itsasoratu zen (egungo Maurizio uharterantz).

Itzultzeko bidaian, ontzia Ïle de Sable (Hareazko uhartea) deituan hondoratu zen, kilometro koadro eskaseko irlatxoan. Han bi hilabete eman ostean, tripulazioa Madagaskarrera itzuli zen, naufragioaren hondarrekin eraikitako ontzi inprobisatu batean, eta bertan laga zituen abandonatuta hondoratzetik bizirik ateratako 80 esklabo.  

Bila itzuliko zirela agindu bai, baina ez zuten promesa bete. 

Hamabost urtez ahaztuta egon ondoren, Tromelin alferezaren agindupean zihoan Frantziako Armadako korbeta batek erreskatatu ahal izan zituenean zazpi emakume eta zortzi hilabeteko haurtxo bat baino ez ziren bizirik.

Itsasoko kartzela bihurtutako uharte ia erabat huts horretan abandonatu zituztelarik, bere estualdi eta larriminaren kontakizun mutua laga zuten bertan, urtez urte. Historialari eta arkeologo talde bat saiatu da haiei ahotsa jartzen eta, horrela, gizateriaren historiaren orri bat berreskuratzen.