Oraingo Erakusketak

ERAKUSKETA

Munduari bira eman zion ontzia

Arístides Esteban Hernández “Ares” eta Joseba Sarrionandia

Erakusketak,  Arístides Esteban Hernández “Ares” artista kubatarraren “Munduari bira eman zion ontzia” ipuin ilustraturako sortutako, Joseba Sarrionandia euskal idazlearekin batera egina eta Elkano Fundazioak bultzatuta, irudiak erakusten ditu.  

Juan Sebastian Elkanoren bidaiaren kontakizun historikoa zalantzan jartzen du liburuak, eta mundu globalizatu bateko botere-harremanei buruzko hausnarketa proposatzen du, Historiako irakasle batek bere bilobarekin Juan Sebastian Elkanoren bidaiaz duen elkarrizketaren bidez.

Euskal Itsas Museoko ganbaran ikusgai izango diren ilustratzailearen 16 lanek osatzen dute erakusketa, doan, urriaren 16ra arte.