Musealiak
Memoria gara, etorkizuna gara
Musealiak espazioak Museoaren eta Gordailuaren bildumak aurkezten ditu, eta erabilera arrunteko objektu baten bidaia ezagutzeko aukera ematen du: hau da, nola iritsi den museoan ikusgai egotera.
Zergatik aukeratzen ditugu eguneroko bizitzako objektu batzuk etorkizuneko belaunaldientzat babesteko eta ez beste batzuk? Zergatik sar daiteke itsasontzi bateko kanpai bat, funtzionala izateari uzten dionean, museo bateko bilduman?
Zalantzarik gabe, etorkizuneko gizarteentzat baliotsutzat jotzen duguna salbatzen duten museoen eta ondare zentroen funtzioen parte dira gai horiek. Baina hori guztia ez da museoen zeregina soilik; izan ere, pertsona guztiek oinordetzan hartutako kultura ondarea aitortu eta zaindu behar dute.
Proiektu partekatua da Musealiak, ondarea denok egiten dugulako. Guztion ondarearen eraikuntzaren adibide argia da Euskal Itsas Museoan aurkezten dizuegun pieza.
Zumalakarregi Museoarekin eta Igartubeiti Baserri Museoarekin batera sortutako proiektua da. Ezagutu museo horien Musealiak!
#MUSEALIAK7
Otsaila - maiatza
#MUSEALIAK7
Musealiak erabilera arrunteko objektu batek museo bateko beira-arasetaraino egiten duen bidaia ezagutzeko aukera ematen duen espazioa da.
#MUSEALIAK6
Maiatza - abuztua
#MUSEALIAK6
Oraingoan, Itsasotik erreskatatutako errotarria, eta Gipuzkoako kostaldeko jarduera ezezagunenetako baten historia kontatzen digu.
#MUSEALIAK4
Abuztua - Urtarrila
#MUSEALIAK4
Musealiak-en edizio hontan Miracruz kaleko buzoaren historian murgildu gara. Agian ezaguna egiten zaizue bizilagun xelebre hau.
#MUSEALIAK1
2020ko uztaila -azaroa
#MUSEALIAK1
Euskal itsas Museoko Musealiak espazioan ikusgai jarri zuen lehen objektua 1867an belaontzi ingeles baterako egindako brontzezko kanpai bat da.
#MUSEALIAK2
2020ko azaroa – 2021eko martxoa
#MUSEALIAK2
Aurkezten dugun objektua zilarrezko real de a ocho txanpon bat da, 1741ean Mexikon sortua eta 1743an Hollandia izeneko itsasontzian ontziratu zen.
#MUSEALIAK3
2021eko apirila - iraila
#MUSEALIAK3
Musealiak espazioak 1920 inguruan egindako bi plateren istorioa aurkezten du, Goizeko Izarra luxuzko belaontziaren mahai-tresneriaren zati zirenak.
#MUSEALIAK5
Maiatza - abuztua
#MUSEALIAK5
Oraingoan, Itsasotik erreskatatutako errotarria, eta Gipuzkoako kostaldeko jarduera ezezagunenetako baten historia kontatzen digu.