Euskal Itsas Museoa

Elcano, IV. Mendeurrenaren legatua

20171205-elkanolegatua

2017ko abenduaren 12tik 2018ko otsailaren 18ra

Munduko Lehen Biraren IV. Mendeurrenaren Batzordeak Elkanoren omenez multzo eskultoriko handi bat eratzeko zuen gogo bizia ezin izan zen bete, baina ez zuen amore eman, eta batzorde horrek berak hainbat ekintza sustatu zituen (hitzaldiak, erakusketak, pintura-enkarguak eta antzezpenak) eta gaur arte iritsi dira.

IV. mendeurrenean lehorreratzearen lehen antzezpena egin zen eta hainbat obra zibil esanguratsu amaitu ziren Getariako hiribilduan: udaletxea, arrantzaleen aterpetxea, eta babes-portuaren zabalkuntza.

Horrekin batera, pixkanaka, hainbat egileren bitartez Elkanoren eta bere balentriaren ikonografia partikular bat eratu zen. Elias Salaverria, Ignacio Zuloaga eta Pablo Uranga artistek, besteak beste, eraikuntza-prozesu horretan parte hartu zuten.

Munduaren Lehen Biraren ospakizuna ez zen soilik gure lurraldera mugatu, izan ere, Madrilen edo Sevillan, adibidez, nabigatzaile ospetsu honen balentriaren berri eman zuten hainbat ekarpen egin baitzituzten. Adibide gisa, Ricardo Bellver-ek egindako eskultura eta Antiguako Ama Birjinaren ohola Madrilgo hiribilduak eta Sevillako hiriak, hurrenez hurren, Getariari emandakoak, aipa daitezke.

Difusiorako materiala

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...