Aplikazioak Euskal Itsas Museoaren bilduma piktorikoaren 11artelan deskubritzeko aukera ematen du, storytelling interkatikoak daramaten bereizmen handiko eta oso handiko irudien bidez.
Doan deskarga daiteke 2019ko uztailaren 31 arte telefono mugikorretan eta tabletetan, bai Android-erako bai Apple-rako.
Gigapixel bereizmenari esker, app-ak artelanen zehar nabigatzea eta begirada soil batekin hautematen ez diren xehetasunak deskubritzea baimentzen du. Gainera, irudiak storytellings-ekin aurkezten dira, artelanak euskal itsas historiaren eta ondarearen ikuspuntutik interpretatzeko eta sakon esploratzeko lagungarri diren eduki gehigarriekin, alegia, artelan bakoitzak gordetzen dituen sekretuak eta detaile ezkutuak ezagutu ahal izateko.
Aplikazio honen bidez, Euskal Itsas Museoak bere bilduma artistikoaren zati bat ezagutzera eman nahi du –gaur egun Gordailuan gordetzen dena– esperientzia multimedia eskainiaz. Second Canvas-Euskal ItsasMuseoa publiko orokorrari zuzendutako erreminta bat da, artea eta gure itsas iragana deskubritzeko eta harekin disfrutatzeko aukera ematen duena.
Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)
Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara
Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.
Ordutegia, tarifak, taldeak...