Euskal Itsas Museoa

Juan de Alcega. Jostun unibertsala

juan-alcega

Erakusketa 2019ko urriaren 13 arte luzatuko da (2019ko apirilaren 3tik irailaren 29 arte)

Euskal Itsas Museoak Juan de Alcega aldarrikatu nahi du, oroimenak ahaztu duen Gipuzkoako lehen mailako pertsonaia. Berea baita Europa osoan estreinengoz argitaratutako joskintzari buruzko liburua: Libro de geometria, pratica y traça, el qual trata de lo tocante al officio de sastre. Madrilen argitaratu zen 1580an eta bigarren aldiz 1589an.

Bere lana benetako eskuliburua da garai hartako jantziak egitera begira; oihal galerak saihesteko eta etekinik onena lortzeko aholkuak ere ematen ditu. Jarduera horretan, Alcegak duin asko erakusten du Euskal Herriaren espiritu ekintzailea. Izan ere, bitarteko eskasiari aurre egiteko jakintza eta lana baliatzeaz gain, beste lurralde eta mugetan aukerak ikusten ditu. Gure protagonistak nabarmendu egiten du bere garaiko ehunaren industriak eta merkataritzak duten garrantzia ezen, itsas ibilbideen bitartez, Euskal Herriko portuak Europa eta Amerikarekin lotzen zituzten.

XVI eta XVII. mendeetako euskal joskintzak eta goi mailako jostunek ere gure itsas historiarekin harreman estua dutela iruditzen zaigu. Batetik, mende haietako euskal itsas gizarteak barneratua zuen espiritu ekintzailearen eta jarduera ekonomikoak antolatzeko erabiltzen zituen logiken ordezkari handiak ditugu Juan de Alcega bezalako goi mailako jostunak. Bestetik, garai hartako euskal itsas ekonomiak ehungintzarekin eta ehun komertzioarekin zuen harremana oso estua zen eta azken hau funtsezkoa izan zela aldarrikatu nahi dugu Alcegaren mailako jostunak gure lurraldean sortzeko.

Juan de Alcega project

Erakusketan XVI. mendeko euskal baleazalearen irudikapena ikus daiteke, arropak The Tudor Tailor elkarte ingelesak egin dituelarik.

1565ean Red Bay-en ondoratu zen San Juan baleontziaren erreplika zehatzaren eraikuntzaren testuinguruaren baitan Albaola Elkartea eta Ingalaterrako The Tudor Tailor elkartea “Juan de Alcega Project” izeneko egitasmoa ari dira garatzen.

The Tudor Tailor elkartea, XVI. mendeko jantzien erreplika zehatzak eraikitzen ari den erakundea da. Urte askotako eskarmentua dute eta beren informazio iturri nagusienetakoa Juan de Alcegaren liburua da.

Bi elkarteek elkarrekin abiarazi duten egitasmoaren helburua San Juan baleontziaren garaiko euskal marinelek erabiltzen zituzten jantziak ikertzea eta haien erreplika zehatzak eraikitzea da. Jantzi hauek San Juan baleontziaren erreplikan itsasoratuko diren marinelak jazteko izango dira.

Argitalpena

alcegakatalogoa_web

ALBERDI LONBIDE, Xabier

Juan de Alcega. Jostun unibertsala

Euskal Itsas Museoa, Donostia, 2019, 71 or., ir.

2,00 €

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...