Euskal Itsas Museoa

Ni, traidorea

yo-traidor

2019ko apirilaren 3tik ekainaren 23 arte

“Ni, traidorea” erakusketa proiektuarekin Juan Aizpitartek Lope de Aguirre pertsonaiaren inguruan landu duen interpretazioaren eta Amazonas ibaiaren inguruan El Doradoren bila egindako esplorazio-bidaiako gertaera historikoen arteko elkarrizketa interaktibo bat proposatzen dugu Euskal Itsas Museotik.

Lope de Aguirreren eta haren ibilera eta bidaldien inguruan, argi-itzalen nahas-mahas handia sortu da, askotan ezjakintasunak eta aurreiritziek eraginda.

Juan Aizpitartek Lope de Aguirre pertsonaiaren inguruan egindako azterketa eta gogoetaren sormena prozesuaren emaitza diren diziplina eta formatu ezberdinetako artelanak erakusten dizkigu. Museoak gertakari historikoak beren testuinguruan kokatzen ditu, arbuiatua bezain goraipatua izan den eta, nolanahi ere, ia denentzat interesa duen figura horren izaera hobeto ulertzen lagunduko digulakoan.

Gertakari historikoak beren testuinguruan kokatzearen bidez, hobeto ulertuko dugu arbuiatua bezain goraipatua izan den eta, nolanahi ere, ia denentzat interesa duen figura horren izaera.

Juan Aizpitarte

Juan Aizpitarte. Donostia-San Sebastián, 1974
www.juanaizpitarte.com

Aizpitarteren obrak historiak, ekonomiak eta politikak gizabanako gisa gugan nolako eragina duten eta fenomeno horiek gure kultura-mitoak eraikitzen dituzten kontakizunak nola biltzen dituzten ikertzen du. Film, performance, eskultura, instalazio eta espazio publikoko interbentzioen bidez, Aizpitartek besteekin ditugun harremanei eta boterearen aurrean eta artearen aurrean dugun lekuari buruzko galderak eta gogoetak proposatzen ditu eremu publikoan. Aizpitarteren obrak propositiboak eta zenbaitetan lotsagabeak eta ihardukitzaileak dira, eta giro ludikoa, eta aldi berean irmoa eskaintzen dute beti. Aizpitarteren lanak mundu osoan jarri dira ikusgai, ikerketa-proiektu ugaritan eta erakusketa pertsonaletan, hala nola honako hauetan: Souvenirs (Galeria Maior, Palma Mallorcakoa, 2018); In Between (Public Art, Stockolm, 2015); Cosmic Ray (La chaufferie, Strassbourg 2012); The Gray Wall, (MA Studio, Beijing, 2012); Éxodo (Bienal Evento, Bordele, 2011) eta The rise of Rad (Torrence Museum, L.A., 2010).

Erakusketa honekin bere helburu nagusia honako hau da: pertsonaia historikoa Amerikako konkistako figura horren anbiguotasuna aldarrikatu duten idazleekin eta kontakizun garaikide ugariekin erlazionatuta aztertzea, gertaera historikoen konplexutasunaren argazki zehatz gisa. Beren obretan Aguirreren figura landu duten egileen artean, Oteiza, Herzog eta Morquillas aipa ditzakegu. Ariketa honetan, pertsonaia ikusteko beste modu horiek txertatuko dira prozesuan, ateratako edo re-enagement formatuko zatien bidez. Erakusketa obra garaikideen arteko elkarrizketa gisa ere pentsatuta dago, Lope de Aguirreren historia El Doradoko mitoan oinarritutako espedizio itzel baten testuinguruan kontatzeko ezinbestekoak diren dokumentu historikoen oihartzunarekin. Kolonialismoaren ondoko nozioak, bestalde, paradigma berriak planteatzen ditu euskaldunen egungo identitatearen eraikuntzan.

ERAKUSKETAREN DINAMIZAZIOA

2019/04/20. “Ni, traidorea” erakusketa Euskal Itsas Museoaren hormetatik harago zabaldu da Tabakalerarekin elkarlanean. "Fokuak: Lurralde berriak” izeneko zinema zikloa Werner Herzog-en "Aguirre, la cólera de Dios” filmarekin hasi da. +info

2019/05/25. Erakusketaren dinamizazioa Juan Aizpitarteren eskutik Casares Irratiarekin elkarlanean. "Collage korala" izeneko tailerra irrati obra bat sortzeko. +info

"NI, TRAIDOREA" KALEAN

20190512-lope_prismaticos_web

Juan Aizpitarte artistak, Paseo Berriko antzinako itsaskitegian duen "Vive Aguirre" bere instalazio piktorikoa gehitu nahi izan dio erakusketari. Hartara Kontxako Pasealekuan, Ondarreta aldean, zutabedun prismatiko batzuk jarri ditugu Paseo Berriko obra hori soilik ikusi ahal izateko. Prrismatikoen ondoan Euskal Itsas Museoko "Ni, traidorea" erakusketari buruzko informazio panela ere jarri dugu. Prismatikoak erakusketa bukatzerakoan kenduko dira.

Argitalpena

aguirre_nitraidorea_

HHEE: 

Ni, traidorea

Euskal Itsas Museoa, Donostia, 2019, 63 or., irud.

2,00 €

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...