Euskal Itsas Museoa

#Kontxa1919: Duela 100 urteko estropadak

kontxa1919_erakusketa

2019ko abuztuaren 28tik irailaren 10 arte

2017. urtean hasitako egistamoari jarraipena emanez, Euskal Itsas Museoak eta Aquariumek #KONTXA100 (Duela 100 urteko estropadak) kultura proiektuaren edizio berria jarri dugu martxan.

Proiektuak Kontxako Estropaden ondare kulturala eta historikoa berreskuratu nahi du, eta ondare balioak eta balio etnografikoak nabarmentzen ditu gertatutakoaren memoria historia berreskuratzearen bidez. Horrela, aurten 1919ko estropadak ikertu eta zabaldu nahi ditu.

Kontxako traineru estropadak XIX. mendeak arrantzontzien arteko txapelketetan oinarritzen dira, eta formalki 1879tik aurrera ospatzen dira. Udako arraun denboraldiaren kirol ekitaldi nagusia dira gure hirian. Milaka ikusle gerturatzen dira ikustera, eta berekin ditu zenbait tradizio: apustuak, pisutzea, kale zozketa edo kai aldeko eta Parte Zaharreko festa giroa.

Testuinguru sozial horretan, festa eta itsas testuinguru horretan, Euskal Itsas Museoak eta Aquariumek kultura balioak indartu nahi dituzte, eta beste proposamen interesgarri batzuk egin nahi dituzte, kaiko eragile aktiboak direnez gero.

Egitasmoa aurrera eramateko hainbat eragilen lankidetza izan dugu: El Diario Vasco, Albaola, Donostiako Udala, besteak beste.

#KONTXA1919k ekimen hauek jasoko ditu:

Abuztuak 28>Irailak 10 > Erakusketa Euskal Itsas Museoan

Euskal Itsas Museoko kanpoko fatxadan jarriko den panel baten bidez, jakitera eman nahi da zer gertatu zen 1919ko estropadetan argazkia eta garaiko prentsan agertutako albisteen bidez.

Museoaren barrualdean ikusgai izango dira:

  • Orioko tripulazioak, Manuel Olaizola Lertxundi (Orio, 1861-1941) patroia zuela, 1919ko irailaren 14an Kontxako uretan irabazitako bandera. Orio Arraunketa Elkarteak utzitako banderak, duela 30 bat urte zaharberritua izan zen, baina jatorrizko erdiko zatia mantentzen du, Donostiako hiriko armarria eta “Premio de Honor 1919” leiendarekin.
  • “Donostiako estropadak”. Pedro Antequera Azpirik (Madril, 1892-1975) margoturiko akuarela. Kontxako badian estropada egun bat “txori-ikuspegiaz” irudikatzen duen artelan dibertigarria. Euskal Itsas Museoaren bilduman 2017an sartu zen. 

Abuztuak 28>Irailak 10 > Erakusketa Aquariumeko sarreran

Aquariumeko sarreran Donostiako traineruak Abran 1919an irabazitako estropadaren omenez elkarte donostiarrek eginiko bandera ikusi ahal izango da. Estropada hau ospetsua izan zen  Kirikok egin zuen ziabogarengatik, buiarengandik oso estua. Bandera Aquariumeko bildumakoa da.

Irailak 2>8 > "ARRAUN ASTEA" egitarau honekin:

  • Irailak 3/19:00etan >: Hitzaldia.“Traineruaren jatorri historikoa / El origen histórico de la trainera” Xabier Alberdiren eskutik. Euskal Itsas Museoan. 
  • Irailak 4/19:30etan > "Hondarribia arraunean 1845etik" liburuaren eta dokumentalaren aurkezpena, egileen eskutik. Aquariumeko auditorioan.
  • Irailak 5 /19:30etan. > "Ciaboga" dokumentalaren emanaldia. Bertan izango dira Angel Obregón, historialaria, eta Iñaki Pinedo, zuzendaria. Aquariumeko auditorioan. 

Ekitaldi guztietan sarrera libre izango da lekua bete arte.

  • Irailak 6 >  Ciaboga aldizkariaren 3. Zkia. banatuko da El Diario Vascorekin, 1919ko gertakizun historikoak biltzen dituena.
  • Irailak 8 > “Itsasoko oharrak” egitasmoarekin bat eginez, Donostiako Kontsulatuko dorretxeko (egun Euskal Itsas Museoaren egoitza) kanpaiak “Irabazle kanpai-hotsa” joko du, Kontxako estropadetan irabazleak suertatzen diren traineruen omenez entzun ahal izango da.

Difusio materiala

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...