Euskal Itsas Museoa

LEOPOLDINA ROSA: Gaur egungo istorio bat

post_instagram_reducido

2021eko otsailaren 3tik ekainaren 13ra

Euskal Itsas Museoak, “Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat”, erakusketa aurkeztu du, migrazioen iraganari eta orainari buruko hausnarketa bat. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak ekoiztutakoa eta bertatik ekarria izan dena.

Erakusketa honi izena ematen dion “Leopoldina Rosa” fragataren espedizioa Baionatik abiatu zen, euskal migratzailez beteta, eta Uruguaiko kostaldean hondoratu zen 1842an. Bidaia horrek XIX. mendeko euskal migrazioa eta gaur egun indarrean dauden migrazio-prozesuak aztertzeko balio du. 

Eraikinaren lehenengo solairuan dago erakusketa, ikusentzunezko edukiek, migrazioaren esperientzia lehen pertsonan kontatzen dute, bisitariarekin lotura lortze arren. Ikusleak XIX. mendeko pertsonaien bizipenak lokuzioen bitartez entzungo ditu eta egungo esperientziekin alderatu ditzake ikusentzunezkoei esker.

Bestalde, Euskal Itsas Museoak Zumalakarregi Museoaren migrazioan proiektua osatu nahi izan du, eta migrazioak itsas munduko ikuspegitik aztertu ditu. Honela, erakusketak, herrialde ezberdinetatik Gipuzkoako itsasaldeko herrietara migratu duten zenbait pertsonen testigantzak biltzen ditu: marinelak, arrantzaleak, saregileak eta sukaldari bat.  

Programazio mardula eta zabala

Beste behin, eta publikoaren erantzun ona dela eta, museoak ez du erakusketa itxi bat nahi eta horretarako hilero jarduera ugariak biltzen dituen programazio bat diseinatu du:

  • Komisarioarekin topaketak
  • #Alberditarrekin saltsan! izeneko topaketak
  • Bisita gidatuak Leopoldina Rosa erakusketara
  • Leo eta Dinarekin Odisea -ra bisita dinamizatuak
  • Familientzako tailerrak

Gainera, Amets Arzallus bertsolaria eta kazetariak bezalako gonbidatuekin topaketak egingo ditugu, migrazioarekin zerikusia duten hainbat gairen inguruan gogoeta egiteko.

“Leopoldina Rosa. Gaur egungo istorio bat”. 2021eko otsailaren 3tik ekainaren 13ra

Asteartetik-larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Igandeak eta jai egunak: 11:00-14:00. Astelehena itxita. Sarrera doan

leopoldina1

Leo eta Dinarekin Odisea, haurrentzako murgiltze-esperientzia.

Erakusketarekin lotuta, museoak lehen aldiz bereziki haurrentzako sorturiko esperientzia ludiko bat sortu du, lehenengo solairuan kokatua: Leo eta Dinarekin Odisea. Leo eta Dinak abentura honetan, Donostiara 2090. urtean, bizitzeko desegokia eta idorra den hirira iritsiko diren haur, nerabe eta gazteak gidatuko dituzte. Eta migrazioa hasten da.

Parte-hartzaile bakoitzak museoko sarreran jasotako ontziratze-txartelean Odisean aurrera egiteko jarraibideak eta pausoak izango ditu.  Esperientza hau, bakoitzak bere kabuz edota museoko bitartekaritza zerbitzuak, data zehatzetan eta erreserbarekin, dinamizaturiko bisiten bitartez egiteko aukera izango da.

Deskargatzeko dokumentuak

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...