Euskal Itsas Museoa

Egun bat Victoria ontzian

post_24h

Ekainak 25 - Urtarrilak 9

24H. Egun bat Victoria ontzian erakusketak ontziko bizitzaren xehetasunak biltzen ditu, eta mundua aldatu zuen itsas-bidaian murgiltzen ditu bisitariak. Giropenak eta eraikinak berak Victorian, Bidaiarik luzeena egin zuen ontzian itsasoratzera, eta bertan gau eta egun bat bizitzera eramaten dituzte.

Juan Sebastian Elkanoren Victoria ontzian bizitako egunetako bateri buruzko erakusketa da. Magallanesek jasotako benetako aginduen, pilotuen, bidaiarien eta marinelen testigantzen bidez, eta XVI. mendeko nabigazio-eskuliburuetan oinarrituz, bidaiarik luzeena eta Elkanok eta bere gizonek bizitako esperientzia berreraikitzen dira. Nabigazioari buruzko testigantzez gain, Euskal Itsas Museoak XVII. mendean euskaraz idatzitako beste eduki literario batzuk gehitu ditu.

Bidaiarik luzeena

San Telmo Museoak Bidaiarik luzeena erakusketa izango du ikusgai. Erakusketa honetan, ibilbide berdingabe haren inguruko testigantza nagusiak bildu dira, data eta datu hotzez haratago, ezinezko zirudien itsasbidea amestu, ezezagunera abiatu, muga-ertzak arakatu eta, munduaren benetako irudia eta neurriak aurkitzean Historiaren bilakaera aldarazita etxeratu ziren itsasturi haien gizatasuna ezagutarazteko.

Ekainaren 26tik urriaren 24ra bitartean

Museoa familian

Familiek bi erakusketak pista jolas batekin euren kabuz bisitatzeko aukera izango dute. Euskal Itsas Museoan Txanton saguaren laguntzarekin, egun eta gau oso bat igaro ahal izango dute Victoria ontzian. Mapa doakoa da, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta Museoko irekiera orduetan harreran izango da eskuragarri.

San Telmo Museoko Bidaiarik luzeena erakusketa bisitatzen duten familiek, aldiz, pista jolasaren laguntzarekin Lehen Mundu Biraren berri izango dute.

Programazioa

Mikrobisitak

  • Asteartetik-ostirala 12:30etan. Doan. 15 min. Erreserbarik gabe.

Bisitak "nahieran"

  • Museoko bitartekariak bisitarien ordutegira eta beharretara egokituko dira. Erreserba gomendagarria da. 2,5€

Egun bat Victoria ontzian erakusketara bisita

  • Uztailak 7 asteazkena / Abuztuak 3 asteartea / Irailak 1 asteazkena. 19:00tan. 3€ pertsonako. Erreserba gomendagarria da

Izen-ematea gomendagarria da  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  helbidean edo 943 43 00 51 telefonoan.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...