Euskal Itsas Museoa

Naufragioak Euskal Kostaldean

naufragioscartel

2012ko urriaren 9tik abenduaren 2 arte

2012 honetan Titanic ospetsua hondoratu zeneko mendeurrena bete da; sekula izandako naufragiorik izentsuena izango da segur asko. Baina 1912an izan ziren beste bi ezbehar handi euskal kostaldean ere: "San Ignacio de Loyola" petrolio-ontzi gipuzkoarraren hondoratzea eta, galerna izugarri batek harrapatuta, Bizkaiko arrantza-ontzi askoren naufragioa.

Ezbehar haiek gogoratzeko ekitaldiekin bat egin nahian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoak aldi baterako erakusketa bat prestatu du, Bermeoko Arrantzaleen Museoarekin eta BizkaiKOA erakundearekin (Bizkaiko Foru Aldundia) elkarlanean. Erakusketak arreta berezia ematen die arestian aipatutako naufragio horiei, baina euskal kostaldean gertatutako beste hainbat ere azaltzen ditu, horietako batzuetan, izan ere, jende askoren bizitza galdu baitzen. Biltzen diren naufragioen artean, arrantza-komunitateei bereziki eragin zieten 1878ko, 1912ko edo 1961eko galernei buruzko aipamen berezia egiten da.

Erakusketa margolanek, grabatuek, argazkiek, maketek eta mota desberdineko objektuek osatzen dute, eta Untzi Museoaren 3. solairuan izango da ikusgai 2012ko abenduaren 2 arte.

Bisitaldi gidatuak eskainiko dira: astean zehar hezkuntza zentruei eta mota guztietako taldeei zuzenduak (erreserba beharrezkoa da); eta aste buruetan interesa duten pertsona guztientzat bisitaldiak burutuko dira (ez da erreserba egin behar): ostiraletan 17:30etan, larunbatetan 12:30etan eta 17:30etan, eta igande eta jaiegunetan 12:30etan.

Gainera, Untzi Museoak euskal kostaldean historian zehar izandako naufragioen inguruko ikuspegi zabala emango duen monografia bat argitaratuko du.

Edukiak

Erakusketaren atalak:

  • Naufragio larrienak XVII. mendean: Besteak beste, Bidarten, 1607an, Antonio Oquendoren ontzi-flotaren naufragioa, non historiagile batzuren ustez, 800 gizon hil ziren. Edota, Donibane Lohitzune eta Arcachon herrien artean 1627an espainiar-portugaldar ontzi-flotaren naufragioa, non zazpi ontzi hondoratu ziren eta 2.000 pertsona inguru hil ziren.
  • Pazko Larunbateko Galerna (1878ko apirilak 20): Kantabriako eta Bizkaiko arrantzaleei eragin zien bereziki. 300 arrantzale baino gehiago hil ziren, itota.
  • 1912ko galerna: abuztuaren 12tik 13ra bitarteko gauean bizkaitar kostaldea galerna izugarri batez astindua izan zen. Bermeo, Ondarroa, Lekeitio eta Elantxobe herrietako 143 arrantzale hil ziren.
  • "San Ignacio de Loyola" bergantin goletaren hondoratzea: 1912an, altzairuzko kaskoa zuen belaontzi hau Atlantikoko uretan desagertu zen bere 13 tripulatzaileekin batera. "Mercader y Londaiz" enpresa donostiarrarena zen, egoitza Pasaian zeukan eta bandera espainiarra zuen lehen petrolio-ontzia izan zen.
  • 1961eko galerna: Kantauri guztian ondorio suntsitzaileak izan zituen. Higer Lurmuturra eta Finisterre artean 83 hildako eta hondoratutako 20 arrantza-ontzi baino gehiago zenbatu ziren.
  • Itsas salbamenduaren heroiak: Gipuzkoako Itsas Salbamendurako Elkarte Humanitarioa Donostian sortu zen 1879an, 1878ko galernaren ondorioz. Itsas salbamendu lanetan euren bizitzak azken ondoriotaraino arriskua jarri zuten gizonak ere aipatzen dira, besteak beste, José María Zubía "Mari" (1809-1866).

Difusiorako materiala

Liburua

naufragioak

UNSAIN, José María

Naufragioak euskal kostaldean

Untzi Museoa, Donostia, 2012. ISBN 978-84-616-1497-4

9 €

 

Argazki galeria

Multimedia

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...