2016ko abenduaren 9tik 2017ko urtarilaren 15era
Hauxe da Atzegiren (Adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea) Pintura Taldeak eta DSS2016k “Zurekin sortzen dugu Donostia” proiektuaren barne programaturiko bederatzi erakusketatik azkena. Jarduera honek Donostia 2016ren Elkarrizketak lerroaren babesa dauka. DSS2016EUren programazio-lerro honen xedea da inguruko kultur-programatzaileekin aliantzak sortzea eta Hiriburutzaren balioei lotuta dauden proiektuak babestea.
Erakusketa Untzi Museoko behe solairuan kokatzen da eta 2016ko abenduaren 9tik 2017ko urtarrilaren 15a arte ikusgai egongo da. Erakusketa Untzi Museoko aldi baterako erakusketetara – besteak beste “Baleazaleak”, “Bakailaoaren arrantza. Ur handiak”, “Emakumeak eta itsasoa”- eginiko bisita gidatuetatik sorturiko hirurogei obrek osatzen dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoa behar bereziak dituzten kolektiboen irisgarritasunaren eta inklusioaren inguruan dabil lanean inauguratu zenetik 1991ean.
Erakusketa dohainik ikusi ahal izango da hurrengo ordutegian: asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00; Igandeak eta jaiegunak: 11:00-14:00
Artelan hauetan hainbat gizarte-erakundek parte hartu dute:
Hitzaldiak eta topaketak:
Aurreikusitako beste jarduera batzuk:
“Zurekin sortzen dugu Donostia. Sinesten dugun hiria” proiektuak bederatzi erakusketa antolatu ditu, DSS2016ren "Elkarrizketak" lerroaren babesarekin. Lankidetza honen xedea artea eta kultura defendatzea inklusio, partehartze eta gizarte bilakaera gisa.
Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)
Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara
Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.
Ordutegia, tarifak, taldeak...