Euskal Itsas Museoa

Aurkezpena

Programa pedagogikoak hainbat ekitaldi biltzen ditu (bisitak, lantegiak, kultura-ibilbideak eta abar), urte osoan zehar egingo direnak, bai Museoan bertan bai Gipuzkoako zenbait tokitan, eta haien diseinua egokitu egiten da talde bakoitzaren beharrizan jakinen arabera.

Helburua

Helburu nagusia da Museoaren kultura-politikei laguntzea, kasu honetan metodologia pedagogikoak erabiliz, zertarako eta, euskal itsas ondarea eta historia, talde espezifikoei hurbitzeko, hala nola hezkuntza-taldeak, familiak eta entitate soziokulturalak, Museoaren zuzeneko bitartekaritza-zeregina bultzatuz.

Programak zeharkako jarduera-sail bat aurkezten du, zeinak zenbait esperientzia aktibatzen baititu; batik bat, jokoaren bidez eta pentsamendu kritikoa erabiltzeraren bidez. Orobat, sorkuntza eta aurkikuntza azpimarratzen dira, prestakuntzarako palanka gisa.

Sustatzen dira partaidetza unibertsala, gizarte inklusioa eta irisgarritasun osoa, eta haren diseinua sortzen da Museoaren eta parte hartzaileen arteko interakzio iraunkor baten ondorioz.

Programa pedagogikoa

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...