Euskal Itsas Museoa

Hartzaileak

Lehen eta Bigarren Hezkuntza

Ikasleentzako eskaintzaren orientazioak oinarritzat ditu hizkuntza egokitu bat eta ex profeso garatutako eduki batzuk, adin tarteekin bat datozenak. Ahaleginak egiten dira aldez aurretik ikastetxearekin komunikatzeko, prestakuntza-dinamika koordinatzearren. Jarduerak garatzerakoan, lan metodologia espezifiko bat aplikatzen da, oinarritzat dituena ondare elementuen erreprodukzioen gaineko interpretazio, joko eta zuzeneko esperimentazioko teknika desberdinak, azpimarratuta hausnarketaren eta hautematearen bidezko ikasprozesuari laguntzen dioten eduki garrantzitsuak (historikoak edo artistikoak, hala badagokio). Programari esker ezagutu daitezke itsasoaren eta euskaldunen arteko loturan oinarrizkoak eta beharrezkoak diren gertaerak, eta horietara hurbildu daiteke, hasi haren jarduerarik ezagunenetatik –hala nola balea-arrantza eta portuko lanak– eta beste batzuetaraino, hala nola itsas espedizio handiak.

Batxilergoa eta Lanbide Heziketa

Abiapuntua da ikasleek bisitan partaidetza aktiboa izatea, bisitaren helburuak ardatz hau hartuta: berezko kritika eta balorazio bat garatzea ondareari buruz eta historiaren interpretazio desberdinei buruz. Bisita eta prestakuntza bat da, zeinari esker ezagutzen baitituzte artisten hizkuntza, kontakizun eta sorkari berriak, baita berenak ez bezalako gizarte eta kultura errealitateak ere, eta horrek laguntzen die zalantzan jartzen beren bizimodua bera ere. Aplikatzen den lan metodologiak oinarritzat dauka world kafe deritzona (espazio eta denbora murriztuak, eta eztabaida-esparru ireki bat), non sustatzen den gure gizarte egituren transformazioa eragin duten askotariko prozesuen analisia.

Dibertsitate funtzionala eta inklusioa

Museoak, izaera publikoko instituzio gisa, jarduera guztietarako sarbide unibertsala sustatu behar du, eta, bere ahalmenen neurrian, saiatu behar du ezagutza historiko eta artistikora hurbiltzeko praktika inklusiboak abiarazten, dibertsitate mota bakoitzari egokituak. Horretarako, zenbait lantegi programatzen dira bestelako gaitasunak dituzten pertsonentzat, hala nola hezkuntza ez-arautuko ikasleak, hezkuntza ez-formaleko taldeak, eta integrazio gelak. Jarduera horiek sortzen eta proposatzen direnean, kontuan hartzen dira, alde batetik, desberdintasunekiko errespetua, eta bestetik, komunikazio eredu berriak ezarri eta esploratu beharra, zeintzuek indartuko baitituzte pertsonen gaitasun kognitiboak, inklusioa, eta ezagutzarako sarbide oso bat.

Helburuak

Geure buruari jartzen diogun erronka da bisitariek ahalik eta irispiderik handiena eta onena edukitzea Museoko erakakusketen eta museo-funtsaren edukira. Publiko horri zuzenduta, bisita gidatuen eta kultura-ibilbideen zerbitzu bat eskaintzen da, zeinak publikoaren interes partikularrak egokitzen baititu, taldearen barruan barne dinamikak aktibatuz (era askotako adinak, gaitasunak eta gizarte jatorriak).

Familiak

Familientzat antolatutako lantegiek eta jarduerek oinarritzat dute interakzio eremuak ezartzea adingabeen (12 urtera arte) eta helduen artean, ezagutza-espazioak eta balioak partekatzearren, multzo osoaren ikaskuntza-agertoki baten barruan. Beraz, ad hoc diseinatutako jarduerak dira, zeintzuek esperimentazio objektu gisa erabiltzen baitituzte Museoa bera eta hango erakusketak eta piezak. Berdindu egiten dira protagonismoak, rolak eta ahaleginak; hartara, ezagutza-ikuspegi desberdinetatik belaunaldiarteko lankidetza-era desberdinei heltzeko.

Irakasleak

Museoaren eta irakasleen arteko harreman iraunkorra giltzarria da oraingo eta geroko proposamen pedagogikoen diseinuan. Nahi genuke irakasleek partaidetza-eginkizun bat hartzea garatzen ditugun jardueren diseinuan, eta horretarako, zenbait topaketa-saio ezarriko ditugu ikasturtearen bukaeran, alderdi hauek ebaluatzeko: ea lortu diren lantegien helburuak, ea horiek hezkuntza-programari egokitzen zaizkion, eta ea zer hobekuntza-gaitasun dauden. Hau da, nahi genuke programa hau urtero kontrastatzea eta balioestea, hobekuntzak eta lanabesak abiarazten joateko, Museoak egiten duen dibulgazio pedagogikoko prozesua errazteari begira.

Bestalde, boluntarioak aktibatzeko programa bat garatzen da, zeinak sustatzen baititu antzinako lanbideen ikaskuntza eta dinamizazioa, ontzigintzarekin zerikusia duten lantegi edo jarduera espezifikoen bitartez. Boluntarioak sustatzeko lan hori LONJA erakusgunearen bitartez bideratzen da, Pasaian Albaolaren eskutik eratzen ari den proiektuarekiko interakzio baten barruan. Hala, Museoa bihurtzen da partekatzeko gizarte gune bat, bilatzen duena gizartearen partaidetza aktibatzea, Museoaren barruan nahiz Museotik kanpo eta Pasaiako Itsas Kultur Faktorian garatzen diren jardueren bitartez.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...