Hezkuntza Eskaintza
Museoa ikastetxean
Baga eta Boga
Online Tailerra
2 saio
L.H. eta B.H.
Iraupena:
1. saioa: 35-40 minutu
2. saioa: 35 minutu
Musika eta soinuak portu baten bizitzaren parte dira. Bertako lanbide bakoitzak bere soinua du: itsasontziak, sareak, saltzaileak… Mariak, portuko bizilaguna den neska batek, lanbide horiek ezagutaraziko dizkigu dagozkien soinuak interpretatuz, eta horrela portuko bizitza ezagutuko dugu.
Helburu espezifikoak
- Portuko lanbideak ezagutzea.
- Soinuak , lanbideak eta bizimoduak ezagutzeko bitarteko bat direla ohartaraztea.
- Plataforma digitaleko gaitasunak garatzea.
ERRESERBA EGITERAKOAN
Lan eredu berri honen aurrean irakaslearekin bilera bat egitea proposatzen da. Bertan, saioen banaketari buruz, ikasgelako eta museoko lanari buruz eta proposamena aurrera ateratzeko behar diren behar teknikoei buruz hitz egingo da.
Bilera Zoom eta/edo Google Meet aplikazioen bidez egingo da.
Gure jarduera guztiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskaintzen dira
Asteartetik ostiralera,
09:00etatik 18:00etara
Eskolatik museora: galdetu erreserba egitean
Museotik ikastetxera: 1 € ikasle bakoitzeko
Jarduerak museoan eta museotik kanpo: 2,5 € ikasle bakoitzeko
Arduradunek ez dute sarrerarik ordaindu behar
Erreserbak, dudak eta proposamenak
943 43 00 51