Hezkuntza Eskaintza

Museoan

Norena da itsasoa?

Bisita+Tailerra

Saio 1

BATX. eta LAN H.

Lehenik eta behin Mare Clausum erakusketara bisita egingo da. Erakusketa honetak berak ¿Norena da itsasoa? galderari erantzuna eman nahi dio, nabigazioaren historiaren iragan kritikoa berrikusten gaur egungo liskarrei buruz hausnartzeko .

Bisita ostean Collage tailer bat proposatuko zaie ikasleei, ¿Zuen ustez norena da itsasoa? galderari erantzun diezaioten. Tailerrean, itsasoa gai nagusi gisa dituzten irudiak eskainiko zaizkie, besteak beste XIX. mendeko karikaturak non potentzia desberdinek ozeanoak eta nazioak beraien artean banatzen dituzten, historia osoko mapak zein gaur egungo irudi eta albisteak.

Helburuak:

  • Tailer honen helburua hausnarketa sortaraztea da. Ikasleek itsasoaren kontorlaren inguruan hausnarketa kritiko bat egingo dute collage-moduan, bisitan zehar entzun dutenaz, zein beraien kritikotasunaz baliatuz.
  • Itsas-historian egon diren problematiken inguruan hausnarketa kritiko bat eginez iragana eta gaurkotasuna alderatuko dute.
icono que acompaña al texto de idiomas

Gure jarduera guztiak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez eskaintzen dira

icono de calendario

Asteartetik ostiralera 9:00etatik 18:00etara
icono de ticket

Eskolatik museora: galdetu erreserba egitean Museotik ikastetxera: 1 € ikasle bakoitzeko Jarduerak museoan eta museotik kanpo: 2,5 € ikasle bakoitzeko Arduradunek ez dute sarrerarik ordaindu behar
icono de teléfono para dudas

Erreserbak, zalantzak eta proposamenak 943 43 00 51