Hezkuntza eskaintza

Museoa ikastetxean

Ontziratu zaitez Lehenengo Mundu Biran!

Online Tailerra

3 saio

L.H. eta B.H.

Online tailerra hiru saiotan banatzen da. Bertan, Juan de Zubileta eta Andres de Urdanetaren pertsonaiek Juan Sebastian Elkano eta Lehen Mundu Biraren abentura handia aurkeztuko dizkigute.

ZER BEHAR DUGU?

  • Ordenagailua edo tableta
  • Interneterako konexioa
  • Bozgorailuak
  • Bideoa proiektatzeko euskarria

 HELBURUAK

  • Euskaldunek Lehen Mundu Biran izan zuten zeregina ezagutzea.
  • Juan Sebastian Elkano nor izan zen azaltzea.

SAIO BAKOITZEKO HELBURUAK

1. saioa: Nor izan zen Elkano? Zergatik egin zuen itzuli hori?

  • Euskaldunek Lehen Mundu Biran izan zuten zeregina ezagutzea.
  • Juan Sebastian Elkano nor izan zen azaltzea.

2. saioa: itzulia

  • Lehen Mundu Biraren zergatiak aztertzea (espeziak…)
  • Itsasontzi bateko egunerokotasuna ezagutzea (elikadura...).

3. saioa: memoria eta ondarea

  • Elkanorenzergatia aztertzea.
  • Elkanok utzitako ondarea ezagutzea.

LAN PROPOSAMENA

Tailer hori hiru saiotan banatzen da, eta saio bakoitzak 45 minutu inguruko iraupena du.

Saio bakoitza lantzeko bideoak eta euskarri digitalak bidaliko zaizkizue, wetransferren bidez.

Tailerra borobiltzeko, ikasle bakoitza Elkanoren azalean jarriko da Sevillarrei abentura hori nolakoa izan zen azaltzeko,  eta museoarekin partekatuko du.

ERRESERBA EGITEKO

Lan eredu berri honen aurrean irakaslearekin bilera bat egitea proposatzen da. Bertan, saioen banaketari buruz, ikasgelako eta museoko lanari buruz eta proposamena aurrera ateratzeko behar teknikoei buruz hitz egingo da.

Bilera Zoom edo Google Meet aplikazioen bidez egingo da.

icono que acompaña al texto de idiomas

Gure jarduera guztiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskaintzen dira.
icono de calendario

Asteartetik ostiralera 09:00etatik 18:00etara
icono de ticket

Eskolatik museora: galdetu erreserba egitean Museotik ikastetxera: 1 € ikasle bakoitzeko Jarduerak museoan eta museotik kanpo: 2,5 € ikasle bakoitzeko Arduradunek ez dute sarrerarik ordaindu behar
icono de teléfono para dudas

Erreserbak, zalantzak eta proposamenak 943 43 00 51