Euskal Itsas Museoa

Jarduerak

Programa Pedagogico

Programa pedagogikoa

Programa pedagogikoa gaikako sei ardatzetan egituratzen da, zeintzuek bere baitan hartzen baitituzte euskal itsas historiaren atalik esanguratsuenak:

Personak

Persoank izeneko atalak askotariko itsas eremuei lotutako pertsonen hainbat alderdi aipagarri azpimarratzen ditu: nabigatzaileak, esploratzaileak, merkatariak eta abar. Urdaneta, Elkano, Suhigaraitxipi, Larando, Iturriza eta Bonetxea, besteak beste, balentria-kontakizunen eta bizipenen protagonista izango dira.

Gizartea

Gizartea atalak euskal itsas historiako egitate nabarmenen gizarte ikuspegia dibulgatzen du, gizartean eta lurraldean izandako aldaketen bitartez (migrazioak, pentsamendua, gizarte iraultzak, emakumeen lana, eta abar).

Ekonomia

Ekonomia atalak askotariko gaiak azaltzen ditu: jarduera ekonomikoak, Atlantikoaz haraindiko arrantza-tokiak, eta era askotako salgaien merkataritza-ibilbideak (kakaoa, balea-gantza, eta abar), non euskal enpresak eta kapitalak garrantzitsuak izan ziren.

Nabigazioa

Nabigazioa atalak protagonista hartzen ditu itsas egitandiak eta esplorazioak, euskal marinelek, merkatariek eta arrantzaleek egindakoak.

Geografia eta natura

Geografia eta Natura atalak ibilbide historikoen ezagutza geografikoa sakontzen du, bai alderdi naturalei dagokienez bai kosmografiarekin eta kartografiarekin zerikusia duten kontuei dagokienez.

Teknologia

Teknologia atalak ontzigintza eta nabigazioko teknika ditu azterketa- eta dibulgazio arlo nagusi biak. 


Museoak, gainera, espazio berezi bat dauka: LONJA erakusgunea. Espazio bizi bat da, Albaolak dinamizatua, non berreskuratu eta dibulgatzen diren itsasoarekin zerikusia duten antzinako lanbideak, hala nola ontzigintza eta upelgintza. Izan ere, interakzio leku bat da, Museoaren eta Pasaiako San Juan baleontziaren erreplika eraikitzeko proiektuaren artekoa.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...