Museoak haurrentzako pentsatua dagoen erakusketa bat sortu da. Beraz, familiek edota gazteek eskaintza erakargarri eta dibertigarri bat aurkitu dezakete museoa euren kabuz bisitatzerako orduan.
Museoko harreran ontziratze-txartela, iparrorratza eta harea-erlojua jaso ondoren, lehenengo solairuan Leo eta Dina zain izango dituzte. Leo eta Dinak abentura honetan, Donostiara 2090. urtean, bizitzeko desegokia eta idorra den hirira iritsiko diren haur, nerabe eta gazteak gidatuko dituzte, aretoan dauden pistak jarraituz, mahai-joku moduko abentura honetan solairuan zehar. Eta migrazioa hasten da
Gazte eta familientzat zuzendutako gynkana, portuko sekretu ezkutuenak ezagutzeko. Museoko ordutegian eskuragarria izango da eta "nahieran" egiteko jarduera izango da.
La Jarana pista jolasa, koloretako arkatzak eta Euskal Itsas Museoko Familia Txartela prezioaren barne daude
Donostiako portuko informazioa gehiago hemen
Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)
Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara
Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.
Ordutegia, tarifak, taldeak...