Euskal Itsas Museoa

Euskaldunak eta Pazifikoa. Andres Urdanetaren omenez

UNSAIN, J.M. (ed.)

Euskaldunak eta Pazifikoa. Andres Urdanetaren omenez

Untzi Museoa-Museo Naval, Donostia, 2009. 

ISBN 978-84-613-5167

25 €

Liburu honek euskaldunak Pazifikoan eta Ekialde Urrunean XVI. mendetik gaur egun arte egin duen bidea azaltzen digu. Joan Sebastian Elkano (Magallaesekin abiatu zelarik, Lehen Mundu Bira osatu zuen), Andres Urdaneta (Itzulerako Bidaiarakok bidea aurkitu zuen) edo Migel Lopez de Legazpik (Filipinen konkistatzailea) izan zuten protagonismoaz gain, euskaldunek Pazifikoaren arroan izan presentzia ez da egun bateko kontua izan. XVI. mendeaz geroztik, eta era guztietako lanbideetan ari zirela, euskaldun askok eta askok lagundu zuten Filipinen eta Espainiak kolonizatutako beste hainbat uharteren historia egiten, bilbatzen. Pazifikoak bustitako Amerikako kostaldeen edo Polinesiako uharteen gaineko ezaguera geografikoari egin ekarpena ahantzi da dagoeneko, Ekialde Urrunean marinel, misiolari, administratzaile, merkatari edo enpresari ugarik garatu zuten jarduera bezalaxe. Liburuan gaur egungo garaiak ere aipatzen dira, eta baita harreman ekonomikoak, inmigrazioa eta GGKEk XXI. mendearen hasiera honetan betetzen ari diren lana ere. 

Aurkibidea

  • Aurkezpena, María Jesús Aranburu Orbegozo
  • Sarrera, José María Unsain Azpiroz
  • Euskaldunak eta Pazifikoa, Francisco Mellén Blanco
  • Andres Urdaneta nabigatzailea: aro modernoko zientzialari polifazetikoa, Susana Truchuelo García
  • Bizkaiko Golkoko itsasontziak Pazifikoaren konkistan, José Luis Casado Soto
  • Domingo Salazar: Manilako lehen apezpikua eta Filipinetako austronesiar eta txinatar biztanleen babeslea, Manel Ollé
  • Argien Mendeko itzalen artean aurkitua. Manuel Agote, Filipinetako Errege Konpainiaren agentea (1779-1797), Carlos Rilova Jericó
  • Bidaiariak, ekintzaileak eta enpresariak Filipinetan, Carlos Madrid Álvarez-Piñer
  • Euskaldunak Pazifikoan eta Ekialde Urrunean (kontakizun grafikoa), José María Unsain Azpiroz
  • Bibliografia
  • Filipinekin zerikusia duten Untzi Museoko Agiritegiko dokumentuak

 

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...