Euskal Itsas Museoa

Naufragioak euskal kostaldean

naufragioak

UNSAIN, José María 

Naufragioak euskal kostaldean

Untzi Museoa, Donostia, 2012, 55 or., 38 ir.

ISBN 978-84-616-1497-4

9 €

Historian zehar, Kantauri itsasoko ur arriskutsuetan ehundaka naufragio gertatu dira, gizaki askoren bizitzak eraman zituztenak eta era guztietako itsasontzien hondamendi izan zirenak. Euskal kostaldean gertatu diren itsas ezbeharren begirada panoramikoa eskainiz, argitalpen hau hutsune bibliografikoa betetzera dator, itsasertz honetan gertaturiko hondoratzeen ikuspegi bateratu bat aurkezten duen inongo monografiarik ez baitzegoen. Lan labur honek, beste batzuen artean, ez behar hauen kontaketa eskaintzen ditu: 1607an Antonio Okendoren flotako parte handi baten hondoratzea, sorginen botere kaltegarriari leporatua, edo 1878ko, 1912ko edo 1961eko enbata tragikoenak, euskal portuetan heriotza eta atsekabea utzi zituztenak.

José María Unsainek idatzitako liburu hau (55 orrialde eta 38 irudi duen euskara-gaztelera edizio elebiduna) Untzi Museoan 2012ko abenduaren 2a arte ikusgai egongo den "Naufragioak Euskal Kostaldean" aldi baterako erakusketa osatzera dator.

Liburuaren aurkibidea

    • Aurkezpena
    • Sarrera
    • Erromatarren garaiko aztarnak
    • Hondoratzearen gaineko eskubidea eta Donostiako forua
    • XVI. mendeko zenbait hondoratze
    • Sorginak eta ekaitzak. Antonio Okendoren flota, 1607
    • 1627ko urtarrileko itsas hondamendiak
    • Caracasko Konpainiaren itsasontzi galduak
    • Felisa brigantinaren eta Mariana korbetaren hondoratzea, 1850
    • Pazko Larunbateko enbata, 1878
    • Avlona-ren kanpaia
    • San Ignacio de Loyola petrolio ontzia
    • 1912ko enbata
    • Baporeen hondoratzea I. Mundu Gerran
    • 1961eko enbata
    • Marero-ren desagerpena
    • Oharrak
    • Bibliografia

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...