Euskal Itsas Museoa

Donostia, itsas hiria

donostiaitsashiria2ZZ EE., José Mª Unsain Azpirozen edizioa

Donostia, Itsas hiria

Untzi Museoa-Museo Naval,  Donostia, 2008, 507 or. 

ISBN 978-84-930344-9-8

48 €

XIX. mendearen amaieran Donostiak sendotu egingo zuen bere alderdi turistikoa, bide batez itsasoarekin eta merkataritzarekin loturak murriztuz. Donostiako portu bilbea –Pasaia ere honen zatia izan zen XIX. mendearen hasiera arte– Europa mailan itsas jardueraren garrantzi handiko gune bat izan zen, Erdi Aroan hasi baitzen gorantz egiten, hainbat gorabeherei eutsiz XVIII. mendearen amaiera arte.

Itsas garraio eta merkataritza, alturako eta baxurako arrantza, baleak harrapatzea, ontzigintza, itsasoko gerrak eta kortsarioen jarduera izan ziren, hainbat mendetan zehar, Donostiako eta inguruko biztanle gehienen bizimodua.

Aurkibidea

  • Aurkezpena, Mª Jesús Aranburu Orbegozo
  • Hitzaurrea, José María Unsain Azpiroz

1. Denboraren ingudea. Epe luzeko begiradak

  • Sorrera eta Erdi Aroko loraldia, Soledad Tena García
  • Itsasoari begira bizi den hiria. XVI. eta XVII. mendeak, José Antonio Azpiazu
  • Itsas merkataritza eta arrantzatik hondartza turismora. XVIII.-XXI. mendeak, Carlos Larrínaga Rodríguez

2. Historiaren poliedroaren aldeak

  • Erromatar presentzia Donostian, Milagros Esteban Delgado
  • Arkeologi indusketak Santa Teresa eta Bretxan, Marian Gereñu Urzelai
  • Donostiako itsas ekonomia “XVI. mende luzean”, Michael Barkham Huxley
  • Donostiako nagusitasun eraketa Gipuzkoako hiri komertzial eta finantzarioen gainean XVII. mendean zehar, Xabier Alberdi Lonbide
  • Donostia, portu kortsarioa, Enrique Otero Lana
  • Entre luces y sombras: un acercamiento a la historia de la Real Compañía Guipuzcoana de Caracas, Ramón Aizpurua Aguirre
  • “Ipar latitudeko 33 graduak”. Donostiaren nazioarteko itsas merkataritzaren historiarako iturri berriak (1800-1900), Carlos Rilova
  • Arrantza Donostian lurrunaren iritsieratik, Ernesto López Losa
  • Arrantza Donostian: egungo egoera eta etorkizuna, Iñigo Puerta
  • Literaturan eta ikusizko arteetan zeharreko ibilbide historikoa (XVI.-XX. mendeak), José María Unsain Azpiroz
  • Hiriaren zakatzak: Donostia gaur egungo literaturaren irudietan, Félix Maraña

3. Erretratu galeria. Hiztegi boigrafikoa - José María Unsain Azpiroz

Eranskina

Oharrak

Bibliografia

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...