Euskal Itsas Museoa

Elkano, Joan Sebastian (Getaria, 1487-1526)

elcano1_ok

ltsasgizona. Beste batzuk 1476. urtean jaio zela diote. Gaztetan arrantza-ontzietan ibili zen. 1509. urtean, Oran konkistatu zuen Cisneros kardenalaren espedizioarekin bat egin zuen, eta gero, Gonzalo Fernández de Córdobak Italian burututakoarekin. 1519ko urtean, Magallaesek Ekialdeko Indietara egindako espedizioan sartu zen, Filipinetara 1521. urtean iritsi ziren, eta bertan hil zen Magallaes, bertakoen eskutan. Espedizioa Moluka Irletaruntz zihoan bitartean, agintean buruzagi desberdinak txandakatu ziren. Elkanok eta Victoria bere itsasontziak, Esperantza Oneko Lurmuturraren bidetik jarraitu behar zutela erabaki zuten han, gainerakoak Panamara itzuliz. Elkano bere ontziarekin, lehenengo aldiz historian munduari bira ematea lortu ondoren, Sanlucar de Barramedara iritsi zen (1522-IX-6). 1525.ean Loaysaren espedizioan sartu zen, berriro ere Moluka lrletaruntz, baina Ozeano Barean zihoala hil zen eskorbutu gaitzak jota.

[PARDO SAN GIL, Juan: "Euskal Herriko itsastarren hiztegi laburra", ZZ.EE.: Itsas aurrean. El País Vasco y el mar a través de la historia, Untzi Museoa, Donostia, 1995, 200. or.]

Museoaren argitalpenak

elcano2

Joan Sebastian Elkano. L. Fernández Nosereten grabatua, J. López Eguíndanosen marrazki baten gainean egina "Retratos de los Españoles Ilustres" sortarako, 1791-1814. Untzi Museoaren bilduma.

elcano_glezaledo_web

"La nao Victoria recalando en Cabo San Vicente". Guillermo González Aledo-ren obra. Museo Naval, Madril.

Ikonografia gehiago: 

Bideoak

"Euskaldunak eta Pazifikoa. Andrés Urdanetaren omenez" aldi baterako erakusketaren ikusentzunekoak. Untzi Museoa, Donostia, 2008-2011.

Museoaren aldi baterako erakusketak

 

 

 

 

 

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...