Agenda

Euskaraldia

HITZ GALDUEN ITSASOA - EUSKARALDIA

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte

Busti ditzagun kaleak, sareak, guneak…euskarazko hitzez, eta inoiz baino errazago izan dedila gure artean euskaraz mintzatzea!

Euskal Itsas Museoak bat egingo du euskara sustatzen duen Euskaraldia egitasmoarekin. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte “Hitz Galduen Itsasoa” deituriko ekimena bultzatuz

Bi aste hauetan itsas ondarearekin zer ikusia duten eta desagertzen joan diren hitzak berreskuratuko ditugu berriro ezagutzera emateko.  Bi egunetan behin gure sare sozialetan hitz ezberdinak zabalduko ditugu jokoen bitartez eta gure webgunean jasoak izang dira. 

Edonork parte hartu ahal izango du ekimenean,  webgunetik galdutako hitzak bidaliz edo museoan eskuragarri dagoen arbelean idatziz. Emaitza museoko herraminta digitaletan erakutsiko da abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean.

Lagunduko diguzu hitz galdu hauek arrantzatzen? 

Gure hitzen itsasoa...

  • Hamarratza -> Karramarroa / Cangrejo
  • Kulubiza -> Buia / Boya
  • Traganarrua ->Tornadoa / Tornado
  • Lanbasa -> Zoru gabigailua / Fregona
  • Supila -> Soka lerroa / Línea de cuerda
  • Kulubiza -> Buia / Flotadorea
  • Polaina -> Arraun mota bat / Tipo de remo
  • Traola/tragola ->Aparejoak biltzeko egurra / Madera para reunir aparejos
  • Lema -> Timoia / Timón
  • Txurroa -> Korrientea / Corriente
  • Pontoka/pantoka:->Duna
  • Apoilan-> Singar Donostian / Singar en Donostia