Ekitaldia

Ekitaldia

Tinatxo Estropadak

Nazioarteko Tinatxo estropadak

2024ko Ondarearen Europako Jardunaldiak bueltan dira eta Euskal Itsas Museoak berriz ere bere proposamena egin du proiektu honen barnean. Herritarren eta bere ondarearen artean lotura bat finkatzeko asmoz ospatzen dira jarduera hauek, beraz guk museotik tina estropadak antolatu ditugu beste behin. 

Estropada xelebre honen helburua gure kostetan desagertzen ari den tradizio bat berreskuratzea da. Aspaldian ohikoa zen gazteen artean kupel zaharrak hartzea eta beraien artean lasterketak egitea, bai hondartzan baita ibiaian ere.

Tinatxo estropada zingan edo polainean arraun eginez izango da, potin edo txalupa txikietan erabiltzen den arraunean egiteko modua. Tinatxo bakoitzean pertsona batek hartuko du parte arraun bakar batekin, arrauna tinen albo batetik bestera mugitu eta eragin beharko diote.

 Kaiko arrapala eta bere bazterrak arraun egiteko trebeziaren lekuko izango dira berriro urriaren 5ean 10:15etan!

Parte hartzeko 16 urtetik gora izan behar dituzu, jarduerak 3€ko kostua dauka eta gure web orrian izen eman dezakezu.

Ezagutu itzazu aurtengo OEJ-ak esteka honen bitartez!

icono de calendario

Urriak 5 / 10:15

icono de ticket

3€ Erreserbapean

icono de teléfono para dudas

Informazio gehiago:

943 43 00 51

Arraunlari onenentzat sari paregabeak egongo dira:

  1. SARIA: Joanes de Areizaga Bandera eta Licencia de navegación (titulín)  Navegavelaren eskutik
  2. SARIA: Paddle surf Dragón egiteko 1h30ko alkilerra 3 edo 4 pertsonentzat RCTSSren eskutik
  3. SARIA: Donostiako portura bisita Euskal Itsas Museoaren eskutik eta pintxoa Kofradia Itsas-Etxean