Euskal Itsas Museoa

Erakusketa bizia

"Elkano. Lehenengo Mundu Bira" erakusketa, 2019ko abendutik 2020ko ekainera arte garatuko den askotariko formatuetan eta publiko desberdinentzako programazio zabalarekin dator:

  • Peripatetikaren ordua: Grezia Klasikoaren garaian, Aristotelesen lorategiek galderak sortzen zituzten erantzunak zituzten … Elkano. Lehenengo mundo bira erakusketa ere bai. Ordubete galderak garatzeko, eta museoan erantzunak bilatzeko, gure bitartekaritza taldearen eskutik.

  • Antzeztutako bisitak: Ezagutu Elkanoren historia eta lehen mundu biraren detaileak, lehenengo pertsonan bizi izan zuen norbaiten eskutik! Publiko guztientzat. Ikusi hemen!

  • Xabier Alberdirekin solasaldia: Kafe bat, aulki batzuk, Itsasoa eta Elkanok Xabier Alberdi museoko zuzendariari balio izango dio, XVI. mendeko errealitatera gerturatzeko, eta munduari lehenengo bueltaren gesta ezagutzeko.

  • Topaketa irekiak espezialistekin: Espedizioarekin zerikusia duten hainbat gairi buruzko gogoeta sustatzeko (astronomia, kartografia, nabigazioa, musika, gastronomia …)
  • XXI. mendeko Elkanoekin: Bere mundu bira partikularra eman duten pertsonekin, ibilbide berriak irekitzea lortu dutenekin edo orain arte inoiz lortu ez diren helburuak lortu dituztenekin topaketak: alpinistak, eskalatzaileak, nabigatzaileak, bidaiariak...
  • Familia tailerrak

Tarifen informazio guztia hemen aurkituko duzu. 

Hurrengo hitzorduak:

PIZTU MUSEOA!

piztu museoa_fotor

Piztu Museoa! Udarako programa berria

Gainera, museoak programa berritu bat aurkezten du. Museoak bisita eta jardueren formatuak segurtasun-irizpideetara eta Covid19aren aurreko prebentzio neurriak egokitu ditu.

Gehiago irakurri...

MUSEOA KOMIKIETATIK

museoa komikietatik

Kaixo! INES NAIZ eta...abenturaz beteriko istorio bat sortzen lagunduko zenidake?

Euskal Itsas Museoak komiki baten idazle bilakatzea proposatzen dizu. Gustatuko litzaizuke? Guk irudiez beterik dagoen komiki bat emango dizuegu eta zuek, komikiaren gidoia egin dezakezue!

Gehiago irakurri...

XXI.mendeko Elkanorik ezagutzen al duzu?

LEHIAKETA: XXI.mendeko Elkanorik ezagutzen al duzu?

Zure esperientzia partekatu ezazu!

Elkano. Lehenengo mundu bira erakusketa jarraitu baduzu, ziurrenik jakingo duzu, museotik balentria hau eta abenturazko jarrera hau gaur egunera hurbildu nahi izan dugula.

Gehiago irakurri...

Xabier Alberdiren Tertulia - Online

descarga 4

Hitzaldiak ezingo ditugu zuzenean bizi, baina birtualki zuzenean gure sareetan  ikus ditzakezue. Gainera, zuzenean parte hartu dezakezue galderaren bat proposatuz edo azalpenen bat emanez. 

Hurrengo tertuliak ZUZENEAN :

  • Apirilak 8, asteazkena - 12:00etan

Familia tailer birtuala

2020_familia_eim_or_eus_thumb180_

Euskal Itsas Museoko familiak sarean 

Museoak martxan jarraitzen du. Horregatik, zuen etxeetatik abentura birtual honetako bidelagun izatera gonbidatzen zaituztegu ¿Animatzen al zarete?

Gure bidai laguna Manuel de Agote getariarra izango da, eta etxean ditugun materialekin bidaiaren egunerokoa eta hainbat objektu sortuko ditugu.

Gehiago irakurri...
Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...