Euskal Itsas Museoa

XXI. mendeko Elkanoak

Munduz-mundu beste errealitate batzuei ahotsa emanez:  Ane Irazabal y Karlos Zurutuza

2020 martxoak 26, osteguna, 19:00etan.

Doan, aretoaren edukiera bete arte. Izen-ematea gomendagarria da:  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  edota 943430051 telefonoan.

XXI. Mendeko Elkanoak saioan, bi kazetariak elkartuko ditugu Euskal Itsas Museoan. Korrespontsal moduan, guda eta gatazka eremuetan bizitako esperientziak partekatuko dituzte; jendea, bidaiak, hizkuntza gutxituak, paisaiak, itsasoa...

Ander Izagirre idazle eta bidaiariak gidatuko du topaketa.

dsc_0139 1

Ane Irazabal (Arrasate 1984) Historian Euskal Herriko Unibertsitatean eta Mondragoi Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da. Ikasketak amaiturik, Palestinara joan eta bertan hasi zen freelance kazetari. Ordutik hona munduko hainbat herrialdetan korrespontsal lanak egin ditu, besteak beste, Egipton eta Italian. Azken urtetan errefuxiatuen drama jarraitu du Ekialde Hurbilean eta Europan. 2017ko azaroaren 20an Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak ematen duten Euskal Kazetari Saria jaso zuen guda eta gatazka eremuetan korrespontsal lana goraipatuz.

_al0514ss1

Karlos Zurutuza gatazkan eta giza eskubideetan espezializatutako kazetaria da. Gaur egun Jot Downen egiten du lan, baina Gara, The Middle East Eye edo Deutsche Welle egunkarietan kolaboratze ohia da. 2009an NAB Nazioarteko Kazetaritza Saria jaso zuen, Iranen, Afganistanen eta Pakistanen balutxe herriari buruzko lanagatik. 2012an Rikardo Arregi saria lortu zuen, eta Berria egunkariarentza Argia Saria irabazi zuen 2011ko Libiako gatazkari emandako estalduragatik. Kazetaritza kronika eta saiakera liburu batzuen egilea ere bada.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...