Euskal Itsas Museoa

XXI.mendeko Elkanorik ezagutzen al duzu?

LEHIAKETA: XXI.mendeko Elkanorik ezagutzen al duzu?

Zure esperientzia partekatu ezazu!

Elkano. Lehenengo mundu bira erakusketa jarraitu baduzu, ziurrenik jakingo duzu, museotik balentria hau eta abenturazko jarrera hau gaur egunera hurbildu nahi izan dugula.

Gure inguruan, Elkanori gogorarazten ziguten jarrerara edo eta abenturak bizi izan dituzten pertsonak aurkitzearen ondorioz sortu zen erakusketaren ideia. Kontuan hartu ditugun pertsonen istorioak/bizitzak/bidaiak antzekotasunak dituzte getariarrarekin, haien bidaiarekin eta munduari lehen buelta emateko erabakiarekin.

Momentu horretan ezohiko istorioak partekatzeko topagunea sortu zen, #XIX.mendekoElkanoak espazioa. Eta ordutik Euskal Itsas Museoko ganbaratik pasatu eta haien istorioak partekatu dituztenak.

Eta zuk? #XIX.MendekoElkano -rik ezagutzen al duzu? Bere historia gurekin parteka ezazu! Gure sare sozialetan partekatu hitz batzuetan zein den zuretzako XXI.mendeko Elkanoren bat. Partekatzean, Elkano Jatetxeko Aitor Arregiren "Marinelak, elikadura eta ontziak" topaketarako 2 sarreren zozketan  parte hartuko duzu!

Imajinatzen duzu zure heroia, zure Elkano ezagutu ahal izatea? Euskal Itsas Museoak hori errealitatea bihurtzen saiatu daiteke! Iradokizunak onartzen ditugu, istorio gehiago partekatzeko gai izan gaitezen!

Idearik behar duzu? Begira, ganbaratik pasa eta eruren istorioak partekatu dituztenak:

Pou anaiak, euren abenturen eta Elkanoren bidaiaren arteko antzekotasunak partekatu zituzten, marketina eta sareak nagusitzen diren mundu batean benetan irauteko sekretuak, eta benetakoaz duten ideia.

Kike de Pablo y Julio Villar, lehen abenturazaleak. Lurretik planetako punturik altuenetara, eta itsasoan zehar bakarrik ibili dira. Alpinismoaren eta euskal abenturaren bi altxor hauek, "estaldurarik gabe" bizi izan zireneko istorioak partekatu zituzten, jendez gainzka egon zen topaketan. Egindako jardueren garbitasuna, eta gailurrera igotzea es dela garrantzitsuena,  baizik eta horretara eramaten zaituen guztia: prestaketa, bidea, konpainia … eta, jakina, berriz ere behean, lurrean gozatu ahal izatea.

Ane Miren Miralles y Xabier Agote. Zorionez, topaketa hau grabatu genuen eta esteka honetan sartuz gero, sekretu guztien berri izango duzu. Adi! Ane Mirenek abentura guztiak betetzeko sekretu bat baitu, ametsen kutxa… Orain da, betetzeko garaia! 

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...