Euskal Itsas Museoa

Eskulturaren Euskal Eskolari buruzko hitzaldia

20180726-hitzaldia_kortadi2

Benetan interesgarria izan zen Edorta Kortadi Olanok eta Ricardo Ugarte de Zubiarrainek eskaini zuten ESKULTURAREN EUSKAL ESKOLARI hitzaldia-solasaldia, uztailaren 26an, KUTXA KULTUR PLAZAn (Tabakalera).

Hitzaldi hau Ricardo Ugarte de Zubiarrain. Itsasbide eskultorikoa”, UNTZI MUSEOAn irailaren 30 arte ikusgai dagoen erakusketaren programa kulturalaren baitan antolatu genuen.

1960ko hamarkadaren testuinguru historiko-kulturalean talde artistiko desberdinak osatu ziren, haien artean ESKULTURAREN EUSKAL ESKOLA deritzona. Talde honetan Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Néstor Basterretxea eta Remigio Mendiburu eskultoreak bildu ziren, hirurogeigarren hamarkadaren bukaeran Ricardo Ugarte elkartu zelarik. Eskulturaren Euskal Eskola, hala ere, eskultore talde bat baino gehiago izan zen.

Hitzaldia KUTXA KULTUR PLAZAn izan zen, Ricardo Ugarteren itsasoari lotutako obren inguruan Untzi Museoak bultzaturiko proiektu honetan KUTXA FUNDAZIOAk emandako laguntzari esker.

EDORTA KORTADI OLANO (Tolosa, 1946) arte irakasle, idazle eta kritikaria da. Gaur egun Donostiako Santa Maria basilikaren parrokoa da eta Elizbarrutiko Museoko Zuzendaria.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...