Euskal Itsas Museoa

100 jarduera baino gehiago Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea ospatzeko

Martxoko hilabetean barrena hainbat ekintza ezberdin garatuko dira Euskal Kostaldeko Museoen Sareak batzen dituen 43 museo eta gune kulturalen artean. Kontsulta ezazu programa. [PDF]

Ekitaldien programaren aurkezpena Donostiako Aquariumen izan da, Sarea osatzen duten Bizkaiko eta Gipuzkoako museoen ordezkarien eskutik. Basquetourreko zuzendaria den Harkaitz Millan ere bertan izan da. 

2012.en urtean hainbat ekipamenturen artean kolaborazio gune bezela ezagutaraztera eman zirenetik, gaur egun sareak 43 museo eta gune kultural batzen ditu helburu garbiarekin: elkarlanean eskaintza turistikoa indartu baita eskaintza kulturala zabaldu eta balioztatu ere esfortzu berezia jarriaz itsas ondarean.

Martxoko hilabeterako, publiko zabal bati zuzendurik eta era guztietako 100 ekintzetik gora programatu dira: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisita gidatu bereziak, dohako sarrerak, dastaketak, txalupan ibilbideak, zuzeneko ikusikizunak, etab. Edizio honetan dauden parte hartzaileek esfortzu handia egin dute aurtengo ekintzak berezi eta esklusiboak izan ditezen, besteak beste esperientzia hauek urtean zehar ezin direlako gozatu. Azpimarratzekoa da egitarau hau aurkezteko orduan Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren  laguntza.

Sareari atxikitako zentro guztien proposamenak jasotzen dituen programa web honetan kontsulta daiteke: www.losmuseosdelacostavasca.eus

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...