Euskal Itsas Museoa

“Ni, traidorea” Tabakaleran

20190420-tabakalera

Apirilaren 20, larunbatean, “Fokuak: Lurralde berriak” izeneko zinema zikloa hasii zen Tabakaleran Werner Herzog-enAguirre, la cólera de Dios filmarekin. “Ni, traidorea” erakusketa Euskal Itsas Museoaren hormetatik harago zabaldu da Tabakalerarekin elkarlanean.

Erakusketa proiektu hau elkarrizketa interaktibo bat da, Juan Aizpitarte artistak Lope de Aguirre pertsonaiaren inguruan landu duen interpretazioaren eta Amazonas ibaiaren inguruan El Doradoren bila egindako esplorazio-bidaian gertatutako pasadizo historikoen artekoa. Jorratzen duen gaiagatik Tabakalerako “Lurralde berriak” zikloarekin bat dator, zinema garaikideak modu kritiko-poetikoan hausnartzen duen lurralde berrien ideiaren inguruan garatzen baita: eredu zinematografiko berriak, galdera berriak, paisaia berriak.

Lurraldeari, bidaiari, mugei, mapei, espedizioei, deskubrimenduari, abenturari, botereari, konkistari, urrunekoari, historiari eta bere kontakizunei buruzko hausnarketa den zinema zikloa, hurrengo larunbatean, apirilaren 20an, 19:00etan, abiatuko da, Werner Herzog (Alemania, 1972) zuzendariaren «Aguirre der Zorn Gottes» (Aguirre, Jainkoaren hira) filmarekin. Aurkezpenean gonbidatu gisa Juan Aizpitarte artista eta “Ni, traidorea” erakusketaren komisarioa eta Xabier Alberdi Lonbide, Euskal Itsas Museoaren Zuzendaria izan ziren.

+info

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...