Euskal Itsas Museoa

Elkanori buruzko Uda Ikastaroa Donostian, 2019ko uztailak 4-5

20190429-udaikastaroa

2019/04/29. Euskal Itsas Museoak parte hartuko du EHUk antolaturiko eta Elkano 500 Fundazioak sustaturiko  “Elkano eta lehen mundubira: 500 urte georago” uda ikastaroan. Matrikula epea irekita dago eta maiatzaren 15 arte ahozko aurkezpenen proposamenak aurkeztu daitezke.

“Elkano eta munduaren inguruko lehen itzulia: 500 urte geroago” ikastaroak gertaera haiek berrikusi eta eguneratzea proposatzen du; eta bereziki, euskaldunek tripulatzaile, espedizioaren antolatzaile eta ontzi egile gisa izan zuten eginkizuna azpimarratu nahi da. Ikastaroa, Elkano 500 Fundazioko Aholku Batzordeko kide Daniel Zulaikak eta entitateko zuzendari Ion Irurzunek zuzenduta, Donostiako Miramar Jauregian izango da uztailaren 4 eta 5ean. Parte hartuko duten hizlarien artean Xabier Alberdi dago, Euskal Itsas Museoaren Zuzendaria. Berak garaiko ontzigintzari eta Victoria naoari buruz hitz egingo du, 1522ko irailaren 6an Sanlucar de Barramedara iritsi zen ontzi bakarra, nahiz eta hiru urte lehenago bost ontzi izan ziren espezien bila Moluketara iristeko bide alternatibo baten bila irten zirenak. 

Proposamenak eta ahozko aurkezpenen hautaketa

Ikastaroan ahozko aurkezpenen saio bat aurreikusten da, hainbat diziplinetako autoreek, eta bereziki historiakoek, Elkano eta orain 500 urteko gertaeren inguruko

Beren lan-ildoak, ikerketa-proiektuak edo esperientziak aurkeztu nahi dituztenek proposamenaren laburpen bat bidali behar dute Elkano 500 Fundaziora 2019ko maiatzaren 15a baino lehen. Batzorde Zientifikoak maiatzaren 20a baino lehen aukeratuko ditu proposamenak.

Proposamenen hautagaitza eta onarpenaren inguruko xehetasunak, hala nola aurkezpen publiko zein komunikazioen argitaratzearei buruzkoak, orrialde honetan daude.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...