Euskal Itsas Museoa

Maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna Euskal Itsas Museoan

20190518-mne_

Ate zabalik eguna eta beste ekintza gehiago, “Museoak kultura ardatz gisa: tradizioaren etorkizuna” ICOMen lelopean Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Aurtengo hitzorduarekin museoen eta haien herrien arteko elkarrizketa sustatzea bilatzen da, baita bisitarienganako hurbilketa ere. “Museoak kultura ardatz gisa: tradizioaren etorkizuna” gaiak Museoek egun bere komunitateetan jokatzen dituzten ekintzaile aktiboen paper berrietan oinarritzen da. Gizartean museoek betetzen duten papera aldatzen ari da, lehen erakunde estatikotzat hartzen baziren ere, museoak berrasmatzen ari dira, elkarreragileak, publikoetan zentratuta, komunitateei begira, malguak, moldagarriak eta mugikorragoak izateko. Sormena ezagutzarekin elkaratzen den plataforma gisa funtzionatzen duten ardatz kultural bihurtu dira, non bisitariek elkarsortu, konpartitu eta elkareragin dezaketen.

Ideia honekin kultura proposamen hauek garatuko dira maiatzaren 18an Euskal Itsas Museoan:

Ate irekien eguna. Museo ikustera hurbildu nahi duten pertsona guztiek doako sarrera izango dute, eta museoaren hiru erakusketa aretoetan eskaintzen diren hiru aldi baterako erakusketak ezagutu ahal izango dute.

Itsas korapiloak eta malutak egiteko tailerra: itsas eta arrantza arloarekin zerikusia duen jarduera, marinel-korapiloak eta tunidoak era tradizionalean harrapatzeko aparailuak egiten ikasteko. Aquariumarekin elkarlanean prestaturiko jarduera.

Erreserba: 943440099 / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Prezioa: Dohainik

Non: Aquarium

Ordua: 11:00-12:30

Hizkuntza: Elebiduna

Plaza mugatuak

Bisita gidatua Donostiako portuan: moilako tradizioen inguruko berebiziko ibilbidea, La Jarana auzoaren itsas ondare ez-materiala osatzen dituzten errioak, ohiturak eta jaiak ezagutzera emateko. Era berean Donostiako eta Gipuzkoako itsas historian esanguratsuak diren hainbat data balioan jartzeko Museoan sustaturiko “Itsasoko oharrak” egitasmoa azalduko da.

Erreserba:  943 430 051 / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Prezioa: Dohainik

Ordua: 17:00

Hizkuntza: Elebiduna

Plaza mugatuak

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...