Euskal Itsas Museoa

“Collage korala”, tailer parte-hartzailea “Ni, traidorea” erakusketan

20190514-expolope_web

2019/05/14. Hurrengo maiatzaren 25ean, larunbata, Juan Aizpitartek, Casares Irratiaren laguntzarekin, “Ni, traidorea” erakusketa dinamizatuko du, irrati-obra bat sortzea helburua duen jardueraren bidez.

Proposamen hau Euskal Itsas Museoan, Lope de Aguirre pertsonaiaren inguruan Juan Aizpitartek aurkezten duen “Ni, traidorea” erakusketa interbentzioa ezagutzeko interesa duten pertsona guztiei irekia da. Juan Aizpitartek berak pertsonai historikoari hurbiltzen eta bere testuingurua, motibazio eta bere ekintzen esanahia ulertzen lagunduko dizkigun gakoak eskainiko ditu.

Tailerra publikoaren eta artistaren arteko elkarrizketa gisa planteatzen da, eta bere baitan, Lope de Aguirre pertsonaiaren interpretazioaren bidez, boterearen eta gizartearen arteko harremanetaz mintzatuko da. Jarduera dinamiko eta parte-hartzaile honetan bisitariek erakusten diren obrak komentatu eta interpretatuko dituzte. Audio hauek Casares Irratiko teknikariek grabatuko dituzte, eta, beste baliabiderekin batera, audio hauek erabiliko dituzte irrati-obra bat osatzeko, museoan publikoaren begi bistan montatuko eta editatuko dena. Emaitza gisa lortuko den “collage korala” Casares Irratiko Altuna Irratia saioan emitituko da. Podcast-a museoko webean ere izango da eskuragarri.

Tailerra Casares Irratiarekin elkarlanean

Eguna: Maiatzak 25, larunbata

Erakusketara bisita eta audioen grabazioa: 10:30-12:00

Irrati-obraren muntaia: 12:00-13:00

Prezioa: Dohainik

Plaza mugatuak limitadas

Erreserba: Bai - 943 430 051 / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Jardunaldi honetan bertan, Juan Aizpitarte “Ni, traidorea” interbentzio-erakusketara bisita gidatuak ere eskainiko ditu: 13:00etan gazteleraz eta 16:00etan frantsesez. Bisitaldi irekiak dira Lope de Aguirreren inguruan artistak egiten duen intepretazioa ezagutu nahi duten pertsona guztientzat.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...