Euskal Itsas Museoa

Udako bisitaldiak eta tailerrak taldeentzat

20190530-udakotailerrak

Beste urtetan bezala, Euskal Itsas Museoan jarduera programa diseinatu dugu udan bisitatzen gaituzten taldeentzat, bereziki aisialdi eta astialdi taldeei zuzendua.

Taldeek Museoaren programa pedagogiko zabala eskura izan arren, proposamen hauek nabarmendu nahi ditugu:

  • Balea bi!: Jarduera honetan, balea-arrantzaren eszena bat irudikatzen da zenbait elementutan oinarrituta. Adina: 4-7 urte. Iraupena: 45 min.
  • Abordatzera!: Euskal kostaldeko kortsario nagusien inguruko jarduera. Johannes Suhigaraitxipi bezalako pertsonaiak abenturaren gidak izango dira. Adina: 6-11 urte. Iraupena: 45 min.
  • Elkano, zein norabidetan zoaz?: Juan Sebastian Elkanoren figura eta Lehen Mundu Birarekin bukatu zen Espezieria uharteetarako espedizioa ezagutzeko mahai-jokoa. Adina: 8-12 urte. Iraupena: 45 min.

Bisitaldiak eta tailerra talde bakoitzaren beharretara egokitzen dira.

Informazio gehiago eta erreserbak: 943430051 / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...