Euskal Itsas Museoa

Enrike Solinis & Euskal Barrokensembleren Elkanoren inguruko lan berria

20190624-elkanofundazioa_cd_3

Donostia, 2019-06-24. Gaur aurkeztu da Euskal Itsas Museoan Enrike Solinís & Euskal Barrokensemblek egindako lan berria Juan Sebastián Elkano: el primer viaje alrededor del mundo izenburua daramana.

Jordi Savallen Alia Vox zigiluak nazioarte mailan argitaratu duen CD-liburu bikoitza da. Getariako marinelaren bizitza, garaia eta zirkumnabigazioa errepasatzen duten ia 50 kantu dira, eta helburu bikoitza dute: euskal kulturan sakondu ondare artistiko hau berreskuratzeko asmoz, eta Euskal Herriak munduko kultura desberdinekin izan duen harremana agerian jarri, baita honek euskal musikan utzi duen aztarna ere. Lan honek Eusko Jaurlaritzaren eta Elkano 500 Fundazioaren laguntza izan du.

Aurkezpenean parte hartu dutenak hauek dira:

• Rafael Zulaika, Elkano 500 Fundazioko proiektuen koordinatzailea

• Enrike Solinís eta Miren Zeberio, Euskal Barrokensemble

• Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Elkano 500 Fundazioko patronokidea

• Xabier Alberdi, Euskal Itsas Museoko Zuzendaria, CD-liburuaren testu baten egilea.

Aurkezpenari amaiera emateko, musikariek Juan Sebastián Elkano: el primer viaje alrededor del mundo lanak biltzen dituen melodietako batzuk interpretatu dituzte

+info: Nagore García de Vicuña · 630986610 · Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

20190624-elkanofundazioa_cd_20190624-elkanofundazioa_cd_4

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...