Euskal Itsas Museoa

Museoa Elkanori buruzko Uda Ikastaroan

20190704-xabieralberdi_uik

2019/07/10. Xabier Alberdi Lonbide Museoko zuzendariak "Euskal itsasontzigintza eta Victoria naoa" hitzaldia eskaini zuen uztailaren 4an EHUk antolaturiko eta Elkano 500 Fundazioak sustaturiko "Elkano eta lehen mundubira: 500 urte georago" uda ikastaroan.

Xabier Alberdik azaldu zuen bezala lehen zirkumnabigazioak agerian utzi zuen Magallanes-Elkano espedizioan parte hartu zuten Victoria, Trinidad eta San Antonio euskal itsasontzien itsasketarako gaitasunak bikainak zirela; Aro Modernoaren hasieran euskal itsasontzigintzaren teknologiak lortutako bikaintasunaren emaitza, alegia.

Euskal naoak, erabilera anitzetarako egokiak, iraunkorrak eta karga gaitasun handikoak, "Europako ontzi ozeanorik hoberenak ziren". "Indietako bidea egin zuten itsasontzien %80a Euskal Herrian eraikiak izatea" ez zen kasualitatea.

Halaber, bere hitzaldian Xabier Alberdik adostasun zientifikoan ezarrita diren Victoria naoaren zenbait eraikuntza ezaugarri azaldu zituen.

+info

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...