Donostia, 2019/07/16. Aurten ere Euskal Itsas Museoak marinelen eta Donostiako Itsasgizonen Kofradiako zaindaria den Karmengo Amaren Eguna ospatu nahi izan du.
Egun Museoaren egoitza den Kontsulatuko Dorretxeko kanpaiak 13:00etan jo du, Donostiako Kofradiak antolaturiko itsas prozesioa badiatik nabigatu ondoren portura iristen zenean. Karmengo Amaren irudia prozesioaren hasieran zihoan, "Satanás II" ontziko brankan; itsasontzi askok hartu dute parte ekitaldian.
Gaurko eguna jai egun handia da portuan, eta bertan urtero bezala Gipuzkoako arrantzale jubilatuek omenaldia jaso dute.
Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)
Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara
Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.
Ordutegia, tarifak, taldeak...