Euskal Itsas Museoa

Manu Izaguirre Lacoste. In memoriam

20190723-manuizaguirre2

2019/07/23. Duela egun batzuk Manu Izagirre Lacoste (Donostia, 1949-2019) itsas arkeologoa, INSUBeko presidentea eta hasieratik Museoaren kolaboratzailearen heriotzaren berri tristea jaso genuen.

Manu Izagirrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare historikoaren teknikari gisa jardun zuen urtetan eta asko dira lehorreko zein itsasoko ondarearen inguruan aurrera eraman zituen lanak. 1970eko hamarkadan hasi zen urpekari gisa, eta lagun taldearekin batera INSUB (Urpeko Ikerketarako Elkartea) sortu zuten, itsas hondoen egoera ezagutarazteko asmoz. Hainbat itsasontzien aztarnak topatu zituzten eta euskal kostaldeko karta arkeologikoak osatu zituzten, aurkikuntzen inbentarioa eginez eta itsaspeko ondarea katalogatuaz bere babesa bermatu ahal izateko.

1984. urtean Manu Izagirrek Labradorreko (Canada) Red Bayko badian 1565ean hondoratutako San Juan euskal baleontziaren indusketan parte hartu zuen, Robert Grenierren zuzendaritzapean aritu ziren kanadiar arkeologoekin batera. Halaber, iberiar penintsularen toki askotan indusketak egin zituen; euskal kostaldeari dagokionez, besteak beste, Hondarribian, Pasaian, Donostian, Orion eta Urbietan (Gernikan) egindako ikerketak nabarmendu ditzazkegu.

Lerro hauen bitartez, omenaldi xumea egin eta gure eskerrik beroena adierazi nahi dugu Manu Izagirrek burutatako lanagatik, Museoaren hainbat argitalpenetarako idatziriko artikuluak zabalduaz:

"Avance de excavación del pecio del siglo XV de Urbieta (Gernika)", Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 2. Zkia. Euskal Herriko untzigintza, Untzi Museoa, Donostia, 1998, 35-41. or.

"Urpeko pezioak eta bestelako materialak Kontxa badian (Donostia)", "Orioko mea-ontzien pezioak" eta "Urbietako Erdi Aroko pezioa (Gernika)", Urpeko oroimena. Euskal Herriko urpeko arkeologia eta ondarea liburuan (Untzi Museoa, Donostia, 2004).

Manu Izagirrek Kurtso eta Kongresu ezberdinetan ere parte hartu zuen bere ikerlanak zabaltzeko asmoarekin. Pasa den urtean, Eric Rieth-ekin batera "L'épave du XV e siècle d'Urbieta (Gernika, Bizkaia) : archéologie d'une chaloupe côtière basque" izeneko hitzaldia eman zuen Museoak Donostian antolatu zuen "Victoria naoaren testuinguru teknologikoaren ikerketa eta analisia, lurraren lehen zirkumnabigazioaren esparruan" Nazioarteko Kongresuan

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...