Euskal Itsas Museoa

Zein erraza den Museoan irakurtzea!

20190802-irakurketaerraza_gurutzegorria

Donostia, 2019-08-02. Ganbaran irakurketa saioa izan da Gipuzkoako Gurutze Gorriko CRONO proiektuko gazteekin. Euskadi Irakurketa Errazak eta CRONO proiektuak bultzaturiko egitasmoa, Museoaren lankidetzarekin.

Herrialde ezberdinetatik etorritako gazteek, Gurutze Gorriko begiraleek lagunduta, Rudyard Kipling-en "Kapitain ausartak" irakurketa errazako liburua irakurri dute gaztelerazko bertsioan. Abenturetako literaturan klasikoa den eleberria. Saioa Euskadi Irakurketa Errazako Nerea Aizpuruak eta Museoko Hezkuntza Zerbitzuko arduraduna den Aitor Buitronek dinamizatu dute.

Museoa beti dago prest honelako ekimenetan parte hartzeko, izan ere bere helburuen artean hauek baitaude: funtzio soziala, museoa gizarte eta arreta ekintzak garatzeko erabiltzea; inklusioa eta gizarte- eta genero-berdintasuna sustatzen dituzten jarduerak garatzea; eta lurraldeko kultura eta gizarte-arloko erakunde eta ekintzaileekin elkarlanean aritzea.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...